Aurreko edizioek izandako harrera bikaina kontuan izanda, Ermuko Udalak sormena, argazkigintza eta irakurketa uztartzen dituen Bookface lehiaketaren edizio berri bat, bosgarrena, antolatu du auren ere bai. Udal liburutegian garatuko den ekimen honek herritarrak liburuetara eta literaturara modu original eta dibertigarrean hurbiltzeko helburua du. Lehiaketa honetan parte hartzeko epea aste honetan ireki da, eta irailaren 18ra arte, ostirala, egongo da zabalik.
"Bookface" teknika ilusio optikoa sortzean datza, liburu baten azala pertsona baten aurpegiarekin edo gorputzarekin bat eginez, biak irudi bakar batean integratzeko. Emaitza irudimenaren, sormenaren eta enkoadraketa perfektua aurkitzeko trebetasunaren araberakoa da.
Lehiaketa adin guztietako partaideentzat zabalik dago eta hiru kategoria ezarri dira: 14 urtetik beherakoak, 15 eta 40 urte bitartekoak eta 41 urtetik gorakoak. Kategoria bakoitzean saria berdina izango da; liburu sorta eta udazkenean Antzokian programatutako ikuskizun baterako bi sarrera.
Izena ematea
Parte hartzea oso erraza da. Bookface-aren teknika jarraitzen duen argazkia egin eta biblioteca@ermua.eus postontzi elektronikora edo WhatsApp-era bidali (https://wa.me/34943179212). Argazkiaren ondoan, lehiakidearen izena, bi abizenak eta adina adieraziko dituzte parte hartzaileek. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta horrek liburu, agertoki eta konposizio desberdinekin esperimentatzeko aukera ematen du.
Lehiaketa honetan parte hartzeak, saritutako konposizioak Udalaren web orrian eta sare sozialetan zabaltzeko baimena ematen dela darkar inplizituki.