Lorategi Botanikoetako Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Barakaldok
Ekimena Ingurumenaren Munduko Egunean ere kokatzen da, beste jarduera batzuekin batera
Barakaldoko Udalak bat egingo du ekainaren 12an, ostirala, ospatuko den Lorategi Botanikoetako Hezkuntzaren Nazioarteko Egunarekin. Astearte honetan goizean, Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala saileko zinegotzi Alba Delgadok Udalak antolatu dituen jarduerak aurkeztu ditu, Natur Gelan garatuko direnak.
Delgadok adierazi duenez, egun honetan "espazio horiek ingurumen-kontzientziazioan duten funtsezko zeregina gogorarazten digu, herritarrei biodibertsitateari buruzko ezagutza eta gure ingurune naturala babesteko beharra hurbilduz".
Hitzaldi zientifiko-dibulgatzaile bat eta bisita gidatu bat izango dira Lorategi Botanikoan, euskaraz eta gaztelaniaz, ekainaren 10ean, 17:30etik 19:00etara. Sarrera doakoa da baina aldez aurretik izena eman behar da naturgela@barakaldo.eus helbide elektronikoan edo 944 375 805 eta 695 748 832 telefonoetan.
Ekimen honek Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren (COBE) laguntza du eta, Delgadoren arabera, "espazio horietan garatzen den ikerketa, hezkuntza eta dibulgazioaren garrantzia nabarmenduko du, funtsezkoak baitira natur aberastasuna kontserbatzeko eta iraunkortasunarekiko konpromiso komuna sustatzeko".
Jarduera gehiago ekainean
Gainera, ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, Garapen Jasangarriaren Arloak bultzatutako ingurumen-sentsibilizazioko eta ingurunea zaintzeko ekintzen barruan kokatzen da jarduera. Ekimen honekin batera, Nartur Gelak bultzatutako beste jarduera batzuk ere egingo dira, hala nola, artilezko lumak lantzeko tailerra ekainaren 17an (asteazkena) eta uraren ibilbidea (PR-BI 210) ekainaren 26an (ostirala).
Ildo horretan, zinegotziak nabarmendu duenez, "egungo ingurumen-erronkei aurre egiteko modurik onena hezkuntza eta herritarren parte-hartzea dira. Gure natura-ondarea ezagutzea, baloratzea eta zaintzea erantzukizun partekatua da, eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiei helarazi behar diegu ".
Delgadok gaineratu duenez, "lorategi botanikoak benetako ingurumen-bitxiak eta aire zabaleko gelak dira, eta biodibertsitatearen garrantzia eta gure ekintzek ingurumenean dituzten ondorioak ulertzea ahalbidetzen dute. Barakaldotik balio horiek herritarrengana hurbiltzeko lanean jarraitzen dugu ".