Síguenos en redes sociales:

Getxok Ereagako irisgarritasuna hobetuko du udan doako anezka baten bidez

Zerbitzua autobus irisgarri batek emango du, 20 minutuko maiztasuna izango du eta Algortako goiko aldea eta Areeta Ereaga/Arriluzerekin lotuko ditu, herritarren eskaerei erantzuteko

Getxok Ereagako irisgarritasuna hobetuko du udan doako anezka baten bidezGetxoko Udala

Algortako goiko aldea eta Areeta Ereaga/Arriluze ingurua lotuta egongo dira udan zehar Getxoko Udalak martxan jarriko duen anezka zerbitzu bereziari esker. Proiektua lizitazioaren azken fasea dago jada.

Ekimen hau helburu bikoitz batekin sortu da: Ereagako igogailua modernizatzen den bitartean mugikortasun alternatiba bat eskaintzea eta, aldi berean, hondartza eremuarekiko lotura hobetzea, udalerriko bizilagunek helarazitako eskaera.

Zerbitzuak aldi baterako izaera izango du, gehienez hiru hilabeteko iraupenarekin, eta ekainetik aurrera martxan jartzea aurreikusten da, izapidetze- eta lizitazio-prozesua amaitu ondoren.

Zerbitzua

Anezka doakoa izango da erabiltzaileentzat, eta astelehenetik igandera ibiliko da, jaiegunetan barne, 10:00etatik 20:00etara, 20 minutuan behin, gutxi gorabehera.

Ibilbideak puntu estrategikoak lotuko ditu, hala nola Marqués de Arriluce/Punta Begoñako ingurua, edo Algortako gasolindegi zaharra eta Kasinoa. Gainera, ibilbidea Areetaraino iritsiko da, Ama Mesedeetako elizan geldialdia eginez, eta, horrela, hondartzarekiko lotura indartuko da auzo horretatik.

Zerbitzua autobus irisgarri baten bidez emango da, tamaina ertainekoa eta udalerriko kaleen ezaugarrietara egokitua, mugikortasun urriko pertsonentzako lekua izango duena.

Aurrekontua

Amaia Aguirrealkateak adierazi duenez, “anezka honek hondartzarako irisgarritasuna indartzeko beharrari erantzuten dio, baita gure bizilagunek ingurune horrekiko lotura hobetzeko egindako eskaerari ere. Ereagako igogailuak funtzionatzen jarraituko du udan, baina anezka zerbitzuak aukera eroso eta irisgarria eskainiko du, udazken-neguari begira igogailuan aurreikusitako hobekuntzak egiten diren bitartean. Horrekin, gure udalerrian mugikortasun erosoagoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzen dugu”.

Zerbitzuaren lizitazio-aurrekontua 65.146,70 eurokoa da (BEZa barne), baldintza teknikoen agirian jasoko denez.

Ekimen honen bidez, Udalak indartu egiten du mugikortasun hurbila, inklusiboa eta herritarren benetako beharretara egokitua izateko konpromisoa, bereziki udalerriaren funtsezko azpiegituretan eraginak gertatzen diren uneetan.