Latxi eta Arrillaga nagusi Lekeitioko Master 40 finalean
Master 60 mailan Jaunarena eta Foster nagusitu dira aurtengo Lekeitioko XX. Beteranoen Trinkete Txapelketan
Lekeitioko XX. Beteranoen Eskuz Binakako Trinkete Txapelketak amaiera biribila izan zuen igandean. Jaialdiari hasiera emateko, Master 40 mailako hirugarren eta laugarren postuak erabaki ziren. Landerrek eta Egañak 30-12 irabazi zieten Apezetxea eta Aitzoli. Hasieran partida orekatua eta berdindua izan zen arren (3-3 eta 8-6), Lander lekittarra oso fin ibili zen aurrean, eta Mendaroko Egañak —Gartzaroneko aurtengo txapeldunak— atzean bikain babestuta, erraz lortu zuten tantoak pilatzea. Horrela, iazko txapeldunek hirugarren postuarekin agurtu zuten aurtengo edizioa.
Goizeko bigarren partidan, Master 60 mailako txapela egon zen jokoan, eta iragarpenak bete ziren, hau da, Jaunarena eta Foster nagusitu ziren Asti eta Berazaren aurka (30-20).
Hasieran irabazleek abantaila hartu zuten arren, Deba eta Elgoibarko bikoteak gogor borrokatu zuen, baina Jaunarena nafarra bihurtu zen partidako izarra eta bere bikotearekin batera irabaztea lortu zuten. Kategoria honetan sasoia ez da muga, gazteenak 64 urte baititu eta zaharrenak, Astik, 72 urteko gaztetasun harrigarria baitu.
Baina jaialdiko partidarik itxaronena Master 40 mailako finala zen, eta ikusleek ez zuten hutsik egin.
Azkenean, Latxi elantxobetarrak eta Arrillaga elgoibartarrak jantzi zuten txapela, markagailuari modu ikusgarrian buelta eman ostean. Garaipen honek meritu bikoitza du Arrillagarentzat; izan ere, txapelketan ordezko gisa sartu zen Madariaga lesionatua ordezkatzeko, eta trinketean jokatzen zuen lehen aldia izan arren, ezin hobeto moldatu zen.
Hogeigarren edizio honek, Lekeitioko 'Akarregi' pilota klubak antolatua, Lekeitioko trinketean pilotak adinik ez duela erakutsi du berriro. Kantxan egon den aniztasuna horren erakusle izan da, antolatzaileek adierazi duten bezala "txapelketako pilotari gazteenak 42 urte ditu eta beteranoenak, berriz, 72 urteko sasoiko gaztetasuna erakutsi du. Giro apartarekin eta maila tekniko handiarekin".
Temas
Más en Bizkaia
-
El PNV denuncia la gestión "irresponsable" de EH Bildu en Ziortza-Bolibar por su elevado endeudamiento
-
Gernika-Lumoko Eskolarteko Antzerki Astea igandean hasiko da
-
Mundaka estrenará este lunes el nuevo consultorio diseñado para mejorar la atención primaria
-
Lemoa consulta a los vecinos de Pozueta sobre el proyecto de pasarela peatonal