Síguenos en redes sociales:

Lau film proiektatuko ditu aste honetan Ermua Antzokiak

'Turno de guardia', 'La fiera', 'La novia' eta 'Baba Yaga' animazioa euskaraz dira aste honetako proiekzioak

Lau film proiektatuko ditu aste honetan Ermua AntzokiakPixabay

Astero bezala, Ermua Antzokiak lau film dakarkigu ostegunetik igandera bitartean goi mailako zinemaz gozatzeko. Aste honetako zintak 'Turno de guardia', 'La fiera', 'La novia' eta 'Baba Yaga' animazioa euskaraz izango dira.

Osteguneko zineklubeko saioan, 'Turno de guardia' zinta ikusi ahal izango dugu, 20:30ean. Suitzako ekoizpeneko thriller dramatiko bat da, eta bere istorioa ospitale batean garatzen da. Floria erizaina da, inoiz ez du akatsik egiten, pazienteei entzuten die eta beti dago eskuragarri larrialdietan. Baina ospitaleko eguneroko errealitate latzean gauzak alda daitezke.

Zine komertzialean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, Salvador Calvok zuzendutako 'La fiera' film espainiarra ikusi ahal izango dugu. 113 minutu irauten du eta benetako gertaera batean oinarritutako drama da. Muturreko kiroletarako grina zuten eta hegan egiteko esperientzia hurbilena deskubritzen zuten hiru lagunen istorioa kontatzen du: BASE jauzia hegal-jantziekin.

'La fiera' filmaren kartela.

Asteburuko programazioa

Bigarren proposamen komertziala Maggie Gyllenhaalek zuzendutako 'La novia' film estatubatuarra da. Beldurrezko drama da, remake bat. 30eko hamarkadako Chicagon, Frankensteinek laguntza eskatu zion Euphronius doktoreari lankide bat sortzeko. Jessie Buckley, Christian Bale, Penelope Cruz, Annete Benning eta Jack Gyllenhaalekin. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandean, 17:00etan, ‘Baba Yaga eta sorginkerien liburua'animazio errusiarra proiektatuko dugu euskaraz. Baba Yaga sorginak bere botere magikoak hobetu nahi ditu eta Belladonna azti gaiztoak lapurtutako sorginkerien liburua berreskuratzen saiatuko da.