Udalerriko ostalaritza eta auzo-bizitza dinamizatzea, establezimenduen sormena sustatzea eta ostalaritza sektorea kolektibo gisa indartzea dira Sopelako Udalaren erronka nagusiak hasi berri den urte honetan. Horretarako, Toki Garapen sailak Inauterietako Dekorazio Lehiaketa jarri du martxan.
Proiektu honek bat egiten du Hiri Ekonomia Bultzatzeko 2026-2030 Planarekin; Sopela Garatu dirulaguntzekin; Sopela Gustora pintxo lehiaketarekin; edota tokiko ostalaritzak arloko hainbat ekitalditako catering zerbitzuetan parte hartzearekin. Era berean, indartu egiten du Sopelako Udalak tokiko ostalaritzarekin duen konpromisoa.
Parte hartu nahi duten establezimenduek 2026ko urtarrilaren 13tik 27ra arteko epea izango dute izena emateko. Lokalak otsailaren 6tik 15era bitartean bisitatu ahal izango dira, eta epe horretan egingo da herri bozketa ere. Era horretara, publikoak dekorazio gustukoena aukeratu ahal izango du, online bozketaren bidez. Bestalde, epaimahai profesional batek originaltasuna, estetika eta koherentzia baloratuko ditu.
Hiru sari nagusi banatuko dira: 295€ eta 150€ jasoko dituzte epaimahai profesionalaren arabera hoberen dekoratuta dauden bi establezimenduek, eta 295€ jasoko ditu herritarrek aukeratutako dekorazio gustukoenak. Halaber, botoa eman dutenen artean, 45 euroko sei erosketa-txartel zozketatuko dira.
Lehiaketak irauten duen bitartean, herritarrek presentzialki eman ahal izango dute botoa, establezimendu bakoitzean eskuragarri egongo den QR kode baten bidez.
Edozein zalantza izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Sopelako Udaleko Toki Garapen sailarekin, posta elektroniko bidez empleo@sopela.eus edo 94 406 55 00 telefonora deituta (luzapena: 110). Lehiaketaren oinarriak laster egongo dira eskuragarri Udalaren webgunean: www.sopela.eus.
Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotziaren hitzetan: “Lehiaketa honek jarraipena ematen dio Toki Garapen sailak tokiko merkataritza dinamizatzeko eta Sopelan giroa sortzeko duen helburuari. Bide horretan, hainbat ekimenen egin dira, hala nola, lokal komertzialen erakusleihoen lehiaketa, Sopelan… puntuz puntu deskontu bonuen kanpaina edo 2026an bigarren edizioa izango duen Sopela Gustora pintxo lehiaketa. Horrez gainera, gure ostalaritza-sektorea ikusarazten eta sustatzen jarraitzen dugu, profesional handiak baitaude. Hori guztia, Hiri Ekonomiaren 2026-2030 Plan Estrategikoaren barruan”.