Síguenos en redes sociales:

Sestaok beste urrats bat eman du La Puntan Bizkaibusen geltoki bat izateko

Proiektu teknikoa lantzeak aukera emango du geltoki berria auzoan nola integratuko den zehaztasunez finkatzeko

Sestaok beste urrats bat eman du La Puntan Bizkaibusen geltoki bat izatekoS. U.

Aurrera doa Sestaoko Udala Bizkaibusek La Puntan izango duen geltoki berriaren proiektuan. Mugikortasun eta Garraio sailak, Obretakoekin koordinatuta, Typsa Ingenieros Consultores y Arquitectos enpresa kontratatu du obra horiek egiteko. Konkretuki, Kaiku etorbideko sarrera egokitu eta garrio publikorako sarbide seguru eta egokia erraztuko da.

Garraioaren arloko zinegotzi Arrate Azcaratek jendaurrean konpromisoa hartu zuen proiektu hau abian jartzeko, Eusko Jaurlaritza inguru horretan eraikitzen ari den 180 etxebizitzako sustapen berriaren obrak amaitu ondoren. Orain, promesa hori betetzeko asmoz, Gobernu Taldea lehen urratsak ematen hasi da Agintaldi Planean jasota dagoen ekintza hori gauzatu ahal izateko.

Proiektu teknikoa lantzeak aukera emango du geltoki berria auzoan nola integratuko den zehaztasunez finkatzeko. Azterlan horri esker, inguruan dabiltzan lineen ibilbideak koordinatu ahal izango dira, eta segurtasun-, irisgarritasun- eta funtzionaltasun-irizpideak betetzen direla bermatuz, Kaiku etorbidera sartzea erraztu.

Gainera, proiektuak lehendik dagoen hirigintza- eta mugikortasun-plangintza beteko du, Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planean aurreikusitakoa barne, eta, horrela, auzoaren garapenarekin bat datorren esku-hartze ordenatua eta koherentea ziurtatuko da.

Proiektu teknikoa lehen faseetan dago, eta denak aurreikusitakoaren arabera aurrera egiten badu, 2026ko lehen hiruhilekoan egongo da amaituta. Une horretatik aurrera, barne-lana hasiko da, obren gauzatzea kontratatzeko.

Punta Sestaoko hedapen-eremuetako bat da, egun 343 etxebizitza ditu gaur, eta hazten segituko duela aurreikustean da, Galindoko paduran eta Urbinagan dauden lursailen garapenari esker. Geltoki berria Udalaren ekimenen parte da, hiri-mugikortasuna hobetu eta garraio publikoa errazteko, hiri-plangintza integratuaren eta auzoaren garapen iraunkorraren bidez.