Astero bezala, Ermua Antzokiak lau film proiektatuko ditu ostegunetik igandera bitartean. Azaroko programazioari hasiera emateko ‘Adorable’, ‘La tregua’, ‘Bala pérdida’ eta ‘El tesoro de Barracuda’ dira aukeratutako filmen izenburuak.
Zineklubaren saioak bukaera emango dio urriko saioari. Datorren ostegunean, Lilja Ingolfsdottir zuzendariaren ‘Adorable’ izeneko ekoizpen norvegiarra ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Familia eta bizikidetza arazoak jorratzen dituen drama da. Bikote baten istorioa kontatzen du. Mariak malabarismoak egiten ditu lau seme-alaba eta karrera zorrotza izanik aurrera egiteko. Bere bigarren senarra, Sigmund, denbora asko egiten du bidaiatzen eta etxetik kanpo. Egun batean eztabaida itsusi batean murgilduko dira, eta Sigmundek dibortzioa eskatuko dio.
Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean ‘La tregua’ Miguel Ángel Vivasek zuzendutako ekoizpen nazionala proiektatuko dugu. Bigarren Mundu Gerran kartzelan emandako adiskidetasunari buruzko benetako gertaeretan oinarritutako drama da. Trama bigarren Mundu Gerran kokatzen da, Kazakhstango estepa izoztuak gulag sobietarra egon zen, non SESBek "herriaren etsaiak" metatzen zituen. Horien artean espainiarren bi bandoetako kideak: soldadu errepublikarrak, Espainiako gerra amaitu zenean Errusiatik irten nahi izateagatik kondenatuak izan zirenak, eta Dibisio Urdineko boluntarioak, naziekin batera borrokatu ondoren harrapatuak izan zirenak.
Asteko bigarren proposamen komertziala, Darren Aronofskyk zuzendutako ‘Bala pérdida’ titulua da, filma iparramerikarra. Komedia beltzaren kutsua duen thrillerra da. New Yorken kokatua dago, 90eko hamarkadan. Hank Thompson beisbolaren fenomenoa zen gaztetan institutuan, orain ezin du jokatu, baina beste guztia ondo doakio. Bere bizilagun Russek egun batzuetan katua zaintzeko eskatzen dionean, Hank gangster talde mehatxagarri baten erdian harrapatuta geratuko da. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, gazteentzako igandeko saioan, 17:00etan, ‘El tesoro de Barracuda’ animazioa proiektatuko dugu, Adrià Garcíak zuzendutako ekoizpen espainiarra. Marrazki bizidunetako zinta honek Chispas-en istorioa kontatzen du. Chispas gurasoen bila dabilela, Barracuda kapitainaren piraten itsasontzian amaituko du, hortzetaraino armatutako dauden marinel beldurgarrien tartean. Marinelek arazo larria dute; ez baitakite irakurtzen.