Durangoko Udalak Montevideorekin duen senidetasuna aldarrikatuko du datorren larunbatean, irailaren 27an, egingo den ekitaldian. Harreman hori 2022an hasi zen, bi herrien arteko loturak estutzeko helburuarekin, kulturen arteko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez. Iaz, 2024an, ezarri zen irailaren 27a bi herrien arteko senidetze egun gisa, eta aurten bigarrezgoz ospatuko da. Kultura, elkartzeko tresna gisa, protagonista izango da herritar guztiei irekita egongo den jardunaldi honetan.
Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Andra Mari elizako arkupean, eta musika zein dantza uztartuko dira Euskadi eta Uruguairen arteko kultur aberastasunaren adierazgarri.
Aurkezpena Andrea Bella uruguaitar komunikatzaileak egingo du, gaur egun Gipuzkoan bizi denak. Bere sare sozialetan adierazi ohi duen moduan, “euskal uruguaitarra” sentitzen da, eta bere figurak bikain irudikatzen du lurralde urrunen arteko batasunaren espiritua, balio eta bizipen komunen bidez lotua.
Ekitaldian kulturen arteko topaketa irudikatzen duten hainbat artistak hartuko dute parte. Durangoko Orfeoia, herriko bizitza kulturalean ibilbide sendoa duen abesbatza, eguneko protagonistetako bat izango da. Halaber, Johana eta Gabriel tango-dantzari bikoteak parte hartuko dute, sentimenduz beteriko dantza hau hunkigarri aurkeztuz; tangoa Río de la Platako kulturaren sinbolo unibertsaltzat jotzen da. Musika-programazioa osatzeko, Walter Cérsar López uruguaitar kantaria izango da oholtzan; Galizian bizi den arren, Atlantikoaren beste aldeko doinuak eta emozioak ekarriko ditu Durangora, senidetze honen espiritua indartuz.
Ekitaldiaren amaieran, bertaratutakoek Euskal Herriko eta Uruguaiko produktu tipikoak doan dastatzeko aukera izango dute, zaporeak, istorioak eta abegi ona partekatuz.
Udalak herritarrak topaketa ireki honetan parte hartzera gonbidatzen ditu, senidetza hurbiltasunetik, errespetutik eta kultura partekatuaren gozamendik indartzeko.