Datorren igandean, irailaren 21ean, goizeko bederatzietatik aurrera, Itsas Zaindarien Sareko urpekariek Portu Zaharreko itsas hondoa garbituko dute. Ekintza Marefondum eta Divertek elkarteek antolatu dute Getxoko Udalaren laguntzarekin. Jarduera Itsas Hondoen eta Hondartzen Nazioarteko XI. Itsas Hondoen eta Hondartzen Garbiketa Handiaren barruan kokatzen da. Zazpigarren urtez jarraian, batzen diren hondakinen kiloak Elikagaien Bankuari emango zaizkion janariengatik aldatuko dira.

Garbiketaren helburua da hiritarrak sentsibilizatzea, gizakion jarduerak kostaldean, ozeanoetan, aintzira eta ibaietan dituen ondorioen inguruan. Eta hiritarrak arduratzea beren ekintzek ingurumenean eragin txikiagoa izan dezaten.  Besteak beste, herritarrak heztea eta erantzule egitea da helburua: itsasertzaren aberastasunaz eta hauskortasunaz eta gure keinuek naturan dituzten ondorioez; hondakinen jatorriaz, horien bizi-iraupenaz eta kostaldeetan duten eraginaz; eta herritarren keinu ekologikoez.

“Kontzientziazio lan garrantzitsua da, eta horrek lagundu egiten du herri barruko bideetan uzten diren hondakin asko haizeak eta euriteek eramanda itsasoan amaitzen direla ulertzen. Halaber, azpimarratu behar da oso garrantzitsua dela lan hori egin ohi ez den espazio batzuk garbitzea, konplexutasun teknikoa dutelako ”, adierazi du Iñigo Urkitza Ingurumen zinegotziak.

Jardueran parte hartuko duen urpekari taldeak pertsona boluntarioen laguntza izango du lehorrean, eta horregatik udalerriko bizilagunak animatu nahi dira bertan parte har dezaten.