Asteburu honetan jokatuko dira Sestaoko Banderak
Ilusio handiko denboraldia hasiko da Kaikuko gizonezkoen senior taldearentzat
Datorren igandean, uztailaren 6an, Portugaleteko ohiko estropada zelaia Kaiku Arraun Elkarteak antolatutako Sestaoko Udaleko Banderak lehiaketen egoitza izango da. Aurten oso goiz jokatuko da bandera berezi hau, bihar bertan hasiko baitira gizonezkoen Eusko Label Liga eta emakumezkoen EuskoTren Liga.
11:25etik aurrera hasiko da EuskoTren Ligako Sestaoko Udalaren 4. Bandera eta 12:20an gizonezkoen txapelketaren txanda iritsiko da Eusko Label Ligako 24. Sestaoko Udalaren Banderarekin.
Ilusio handiko denboraldia hasiko da Kaikuko gizonezkoen senior taldearentzat. Helburua salbazioa izango da, eta arraunaren maila gorenean jarraitzea. Ziur ez dela batere erraza izango eta lehia handia egongo dela. Udaletik animo eta adore osoa bidaltzen diogu Bizkaitarrari denboraldi bikaina egin dezan eta ahalik eta estutasun gutxien pasa dezan.
Uztailaren 5ean, larunbata, 11:00etan, ETE Ligako Sestaoko Udaletxeko Bandera izango dugu. Bertan, Kaikuko emakumezkoen traineruak parte hartzen du La Benedictako uretan. Kasu honetan ligako lau jardunaldi jokatu dira eta Sestaokoa egutegiko bosgarrena izango da. Kaiku hirugarren postuan sailkatu da, beraz, mailaz igotzeko borrokan sartuta dago. Udaletik gure babesa helarazi nahi diegu Kaikuko arraunlariei, oso kirolari gazteak eta etorkizun oparoa dutenak, denboraldi ona egin dezaten eta liga erregularraren amaieran igoera play-offerako edo igoera zuzenerako sailkapena ospa dezaten.
Larunbatean, 11:45etik aurrera, KAE-2 mailako estropada ere jokatuko da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Basauri invierte más de 150.000 euros obras de mejora en centros educativos
-
El hospital de Basurto recibe por primera vez a un niño de Gaza para tratamiento pediátrico
-
Forua busca su mejor mirada en el certamen fotográfico 'Gure Herria'
-
Estudiantes vascos se manifiestan en Bilbao contra el bullying y exigen que los discursos de odio salgan de las aulas