Aulestiko Udalak ‘Leiho, balkoi eta etxaurreetako loreen’ II. lehiaketa jarri du martxan. Edozeinek eman dezake izena lehiaketan parte hartzeko, eta proposatu ahal izango du balkoi, leiho edo etxaurre bat epaimahaiak kontuan har dezan. 

Balorazioa egiteko irizpide estetikoak kontuan izango dira bakarrik, eta bereziki, bi hauek: batetik, lore-konposizioaren bolumen eta kolore konbinazioa; eta, bestetik, leiho edo balkoiaren kokapenaren arabera egindako egokitzapena.

Lehiaketan parte hartzeko etxeetako leihoak, balkoiak edota etxaurreak lorez edota landare naturalez apaindu beharko dira, baina apaindutako gunea kaletik edo etxe aurretik begiratuta ikusteko moduan egon beharko da. Lore apainketaren diseinua erabat librea izango da, eta ekainaren 13rako gune guztiak prest egon beharko dira epaimahaiak balioztatu ahal izateko.Epaimahaia Aulestiko Udalak izendatutako lau herritarrek osatuko dute

Hiru sari egongo dira, bi kategoriatan banatuta. Alde batetik, loredun leiho edo balkoi onenei, eta, bestetik, loredun fatxada onenei. Sari banaketa San Juan jaietan egingo da