Hamaiketako osasungarriak Atxondoko Herri Eskolan
Atxondoko Udalak eta Eskolako Ikasleen Guraso Elkarteak hitzarmen bat sinatu dute eskolan martxan dagoen hamaiketako osasungarrien egitasmoa sendotzeko
Hamaiketako osasungarriak programa 2023an jarri zuten martxan Atxondoko Herri Eskolan, Berton Bertokoa mugimenduko filosofian oinarrituz. Harrezkero, ikasleek bertako elikagai agroekologikoak jaten dituzte jolas-orduan, ikasturte osoan zehar eta, orain, Atxondoko Udalak eta Eskolako Ikasleen Guraso Elkarteak hitzarmen bat sinatu dute eskolan martxan dagoen hamaiketako osasungarrien egitasmoa sendotzeko.
Akordio honen bidez, bi aldeek, eskolarekin batera, elikadura jasangarri eta hurbilekoaren aldeko konpromisoa indartu dute, urtez urte laguntza berritzeko borondatearekin. “Umetatik elikadura ohitura osasuntsua sustatzea garrantzitsua dela uste dugu eta hitzarmena konpromiso horretan beste pauso bat da”, adierazi du Eneritz Agirre Atxondoko alkateak.
Bestalde, Gurasoen Elkarteko eta Berton Bertokoako kidea den Alex Azpiriren esanetan ere, elikadura osasungarriaz gainera, “hurbileko produktuen kontsumoa, tokiko ekoizleekin lankidetza, ingurugiroarekiko errespetua eta berdintasuna ere bultzatzen dira egitasmo honekin”.
Más en Bizkaia
-
El espíritu del BBK Live se asoma a Durango con Herrian
-
Aitana Sánchez Gijón, El Brujo, Manel Fuentes y Els Joglars visitarán el Social Antzokia de Basauri
-
El Consulado de Bilbao: más de 300 años de un tribunal de comercio
-
Zitek celebra su 25º aniversario impulsando el emprendimiento universitario en Bizkaia