Larrea kiroldegiak 2025eko bigarren hiruhileko ikastaroetako inskripzioak ireki ditu
Aurreinskripzio epea zabalik egongo da martxoaren 10a bitartean
Astelehen honetan, martxoaren 3an, ireki egin du Amorebieta-Etxanoko Larrea kiroldegiak apiriletik ekainera bitarteko kirol ikastaroetan izena emateko epea, datorren astelehenera arte, hau da, hilaren 10era arte, zabalik egongo dena. Hala, oraingoan ere, ikastaro aukera zabala izango dute haur zein heldu zornotzarrek: igeriketa, gimnasia erritmikoa, aquagym, pilates, hipopresiboak…
Esan bezala, aurreinskripzio epea zabalik egongo da martxoaren 10a bitarte eta behin izen-emate epea itxita, plazen esleipena egingo da, zozketa bidez, martxoaren 11n. Plaza lortu duten pertsonek hilaren 18rako baieztatu beharko dute eta horren ondoren gelditzen diren plaza libreak martxoaren 20an eta 21ean esleituko dira. Hortik aurrera plazaren bat hutsik geldituz gero, martxoaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri.
Helduentzako jarduerak
Helduen kasuan, gainerako ikastaro guztiak 2025eko martxoaren 31ik ekainaren 27ra eskainiko dira. Goizeko ordutegietan, mantentze-gimnasia eta egokitze fisikoko saioak egongo dira aukeran, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 9:30etik 11:15era bitartean. Astelehen eta asteazkenetan, halaber, eta astearte eta ostegunetan pilates eta spinbike.
Arratsalde eta iluntzeetan ere jardueren eskaintza zabala izango da: pilates, hipopresiboak, eta xunba dira proposamen nagusiak. Gainera, G.A.Z. (Gluteoak, Abdominalak, Zangoak) eta igeriketa ikastaroak ere antolatu dira, hastapen eta hobekuntza mailetarako egokituta.
Umeentzako jarduerak
Umeentzako igeriketa ikastaroa eskainiko da, bai astelehenetik ostiralera eta bai asteburuetan ere. Adin tarteei egokitutako mailak eskainiko dira, hala nola familiarizazioa (4-6 urte), hastapena (4-8 urte) eta hobekuntza (7-8 urte).
Temas
Más en Bizkaia
-
Un rodaje ocupará un carril de circulación y el aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Incomunican a una opositora a policía todo un día por su religión y hace el examen de noche
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Ideas valientes e impacto local: así será la nueva edición metropolitana de 'The Bay Awards'