Datorren ostegunean, abenduaren 12an, Santurtziko Casa Torre jauregian aurkeztuko dute gizartea sentsibilizatzeko helburua duen zurrumurruen aurkako estrategia ekimenaren lehen ekintza. Ekimen hau Santurtziko Udalaren Gizarte Ekintza arloak martxan jarritako Immigrazioaren eta Kultura arteko Bizikidetzaren I. Planaren barruan antolatuta dago, Caritasen eta Baobat elkartearen laguntzarekin.
"Ekintza hau udalerriko lehenengo Immigrazio Planaren barruan dago. Gure helburua gizarte osoari eragitea da, kulturarteko gaitasunak eskuratzeaz gain arrazakeriaren, diskriminazioaren, estereotipoen eta atzerritarrekiko aurreiritzien aurka borrokatu dezaten", azaldu du Karmele Tubilla Santurtziko alkateak.
Ekitaldia "Izena duenak ere badu" erakusketaren irekierarekin hasiko da. Erakusketa horretan Santurtziko migratzaileek parte hartu dute, eta beren bizipenak kontatu dituzte; izan ere, Ixone Andreu Gizarte Ekintzako zinegotziak adierazi duenez, "gizartean aurrera egiteko eta integrazioa erraztuko duen herri bihurtzeko, ezinbestekoa da arazoa lehen pertsonan bizi izan duten eta bizi duten pertsonak izatea gure artean".
Ondoren, migratzaileentzako harrera-gida aurkeztuko da, hainbat hizkuntzatan idatzitako dokumentua bera. Horren bidez, gure udalerrian eskura dituzten zerbitzuen berri eman eta jarraitu beharreko urratsak zeintzuk diren azalduko zaie, integrazioa ahalik eta errazena izan dadin. "Dokumentu honek gure herrira iritsi berri diren pertsonak gidatzeko balioko du, santurtziar bat gehiago izateko bidean. Horretarako, Udaleko Gizarte Ekintza Arlotik etengabe ari gara lanean behar duten laguntza eman ahal izateko. Proiektu berri hori, aipatu bi erakundeekiko lankidetzan, egiten ari den lanaren parte da, eta funtsezkotzat ikusten dugu hasierako orientazioa emateko eta beharrak ebaluatzeko, zertarako eta migratzaileak komunitate-bizitzan parte har dezan eta gizarte- eta kultura-trebetasunak eskura ditzan sustatzeko", gaineratu du Andreuk.
Amaitzeko, bizi-esperientzien mahai-inguru bat egingo da, eta bertan erakusketan nahiz harrera-gidaren edukia aztertzen parte hartu duten pertsonak izango ditugu. Haiek erantzungo dituzte ezezaguna den leku batean integratzeko izaten zailtasunei eta gizartearentzako erronka berriei buruzko galderak.
Amaitzeko, bizi-esperientziei buruzko mahai-inguru bat egingo da, eta izango ditugu erakusketan nahiz harrera-gidaren edukien azterketan parte hartu duten pertsonak. Bertan, haientzat ezezaguna den leku batean integratzerakoan izaten dituzten zailtasunei buruzko galderak egingo zaizkie, baita gizarteak har litzakee erronka berriei buruzkoak ere.