Getxoko Udalak aste honetan ireki egin du Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalen aldi baterako egoitzarako edo aldi baterako jardueretarako eta Urgull Zentroko (UZ) lokalen aldi baterako jardueretarako gune komunak uztea doan erabiltzeko eskabideak aurkezteko epea. Interesa dutenek maiatzaren 30era arte egin ahal izango dute bere eskabidea.
Bi lokaletan erabiltzeko baimena eskatu ahal izango dute udal-eskumenen esparruko Gizarte Kohesioan lan egiten duten Getxoko hirugarren sektoreko erakundeek, nortasun juridiko propioarekin. Gainera, irabazi-asmorik gabekoak, Getxoko Udaleko eta/edo Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroetan inskribatutakok, eta Gizarte Zerbitzuetako laguntzaileak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztenak izan behar dira. Eskabideak administrazio elektronikoaren bulegoaren bidez aurkeztu behar dira
Gobelaurre Boluntariotza Zentroan (Chavarri Zuazo plaza z.g.) egoitzatarako espazioak eta erabilera anitzetarako toki balioaniztun daude. Gobelaurreko aldi baterako egoitzak udalerriko gizarte-erakundeentzat behin-behineko bulego gisa erabiltzeko prestatutako guneak dira.
Bestalde, Urgull Zentroan aldi baterako jardueretarako aretoak daude, eta ordenan, hurrengoek izango dute lehentasuna: AJANE, Algortako adinekoen elkarteak, 60 urtetik gorakoentzako eta haien familientzako jardueren udal programazioak, eta Gizarte Kohesioko alorrarekin kolaboratzen duten entitateek, zahartze aktiboko alorrean.
Gobelaurren egoitzatarako lagapena urtebetekoa izango da, eta gehienez ere hiru urtez luzatu ahal izango da. Bestalde, aldi baterako jardueretarako guneak, bai Gobelaurren bai Urgullen, gehienez urte baterako utziko dira.