Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak Gabonetako izar nagusiak dira Bilbon. Ez dago beste inor haiek bezala kaleetan zehar hainbeste haur biltzen dituenik, gogoz, ilusioz eta urduritasunez beterik egoten direnak haiek noiz helduko zain, hurrenez hurren, abenduaren 23ko eta urtarrilaren 5eko arratsaldeetan. Ezinbesteko hitzorduak dira egun bi horiek –eta ez txikienentzat bakarrik–, egun bi horietan zeharkatzen baitituzte Gabonetako pertsonaiarik maitatuenek Bilboko kaleak berriro opariz, ametsez, maitasunez eta guztientzako desio onez beterik.

Gabon bezperan, abenduak 23 (zapatua), 18:00etatik aurrera, Olentzerok eta Mari Domingik kalejira magikoa egingo dute Galtzagorri leialekin batera. Kalejira Moyua plazako Carlton hoteleko balkoitik egingo duten agurrarekin hasiko da, eta Arriaga plazan amaituko da, ikuskizun musikal handi batekin. Ilusioaren sinboloak dira gau magiko horretan. Kolorez, musikaz eta magiaz beteriko desfile batek hiriko kaleak zeharkatuko ditu, eta bertan Olentzerok bere pottoka handiaren gainean joango da bridetaatik helduta, eta ondoan, Mari Domingi, bere Antzara gainean. Eurekin batera, Basajaun, bere Triziklo gainean; eta Lamina. Eurekin batera, Galtzagorri bihurriak joango dira, diosalak, akrobaziak eta bihurrikeriak egiten eta, batez ere, txikienen azken gutunak jasotzen. Desfilea Arriaga plazan amaituko da, eta bertan Olentzerok eta Mari Domingik atseden hartuko dute hurrengo egunean umeei harrera egin ahal izateko, umeek aukera izango baitute hurrengo egunean gutunak eramateko eta zelan portatu diren kontatzeko. Biak aurrez aurre ezagutzeko eta zer opari nahi duten esateko, familiek abenduaren 21ean erreserbatu beharko dituzte sarrerak online, www.bilbao.eus webgunearen bidez.

Olentzero umeekin Arriagan. Bilboko Udala

Urtarrilaren 5ean, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ekialdeko Errege Magoen txanda izango da. Haiek, euren segizio ikusgarriarekin, hiriko kale nagusietatik igaroko dira urtarrilaren 5ean (barikua), 18:00etatik aurrera, argiz eta soinuz beteriko euren karrozetan igota eta ilusioz eta opariz beteta, hurrengo egunean banaketa egiteko. Kabalgatak Kale Nagusia zeharkatuko du, Bilboko umeen begiradapean, Udaletxera iritsi arte. 

Aurten, berrikuntza gisa, goiz horretan bertan egingo da Ekialdeko Errege Magoen harrera-ekitaldia Udaletxean. Txartelak www.bilbao.eus webgunean erreserbatu ahal izango dira urtarrilaren 3an.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar kabalgatan. Bilboko Udala

Brillante experiencia inmersiva en Artxanda

La iniciativa estelar para hacer de Bilbao un foco de atracción turística estas navidades es el espectáculo de Naturaleza encendida instalado en el Mirador de Artxanda bajo el título ITSASALDI. Allí, más de 300 esculturas lumínicas de led inteligente de última generación, repartidas en 18 zonas únicas, permiten adentrarse en un mundo fantástico poblado por llamativas medusas luminosas, túneles de luz representando constelaciones, pulpos gigantes, erizos de mil colores, ejércitos de plancton iluminados y deslumbrantes marismas reproduciendo el hábitat natural de estos animales.

Además, la entidad promotora de esta exhibición (que ha triunfado en lugares como el Real Jardín Botánico de Madrid) apuesta por la sostenibilidad y responsabilidad con el medio ambiente, e implementa medidas dirigidas a minimizar sus emisiones desde soluciones energéticas más sostenibles.

Esta brillante experiencia inmersiva para toda la familia tiene abiertas sus puertas al público hasta el 21 de enero 2024, de miércoles a domingo desde las 18.00 horas hasta las 22:30 horas, con pases cada 15 minutos. Las entradas al espectáculo se pueden adquirir a través de la página web www.naturalezaencendida.com.

Desde el Ayuntamiento se recomienda acceder en transporte público.

Detalle del espectáculo 'Itsasaldi'. Ayuntamiento de Bilbao