Folkez Blai lehiaketaren finalak badu data. Sustraiko musika aldarrikatzea helburu duen ekimenaren azken fasea irailaren 8, 9 eta 10ean ospatuko da Ermuan, eta bertan parte hartuko duten sei taldeek 3.000 euroko lehenengo saria edota 1.500 euroko bigarren saria lortzeko aukera izango dute.
Finalean zuzenean arituko eta sariren bat eskuratzeko lehiatuko diren sei taldeak hauek dira: La Troje, Negra Cucaracha, Klezmerama, XFanekaes, Olmo eta Tor. Zuzeneko musika Orbe Kardinalaren plazan. Gainera, Kuttune, Poloniako Kroke eta Euskelga taldeen emanaldiez ere gozatu ahal izango dugu.
Lehiaketaren helburua musika errotik sustatzea eta folk generoa jorratzen duten musika taldeentzako hedapen plataforma izatea da. Lehiaketako epaimahaiak aurtengo ediziorako aurkeztu diren proposamenak aztertu ditu, eta LaTroje (Madril), Negra cucaracha Terrorfolk (Euskadi), Klezmerama (Valentzia), XFanekaes (Katalunia), Olmo (Valentzia) eta Tor (Galizia) aukeratu ditu azken faserako.
Folkez Blai jaialdiaren XVIII. edizioaren egitaraua ostegunean, hilak 7, hasiko da Fouraledaren eta Alboka Musika Eskolako trikitilarien kalejirarekin. Programa honako hau da:
Irailak 8, ostirala18:30etan: La Troje
- 19:45etan: Negra Cucaracha
- 21:00etan: Kuttune - Gonbidatutako taldea, aurreko edizioko irabazlea.
Irailak 9, larunbata
- 18:30etan: Klezmerama
- 19:45etan: XFanekaes
- 21:00etan: Kroke (Polonia) - Gonbidatutako taldea.
Irailak 10, igandea12:30etan: Pasacalles con Bentazaharreko mutiko alaiak.
- 13:00etan: Euskelga, (Ermua-Eibar) - Gonbidatutako taldea.
- 18:30etan: Olmo
- 19:45etan: Tor
Azken eguneko emanaldien amaieran, igande gauean, epaimahaiaren erabakiaren berri emango da, eta 3.000 euroko lehen saria eta 1.500 euroko bigarren sariak banatuko dira. XVIII. Folkez Blai jaialdiaren irabazleak gonbidatu gisa joko du jaialdiaren hurrengo edizioan.
Sarituak izan ez diren talde finalistek 400 euroko dirulaguntza jasoko dute Ermura etorri izanagatiko gastuak ordaintzen laguntzeko.