Datorren asteazkenean, uztailak 26, hasi egingo ditu Getxoko Udalak Algortako Etorbidea kalean kokatutako gasolindegia kentzeko lanak. Egun horretan estalkia eraisten hasiko dira, eta bertan sortutako hondakina 15.669 eurotan kudeatuko da. Jarraian eta hori desmuntatu ondoren, hilaren 28an, hornigailuak erretiratuko dira. Lan horiek 1.331 eurotan kontratatu dira.
Gainera, enpresa espezializatu bati esleitu zaio lan horien ingurumen-jarraipena, erakunde egiaztatu gisa, eta 4.598 eurotan. Obrak aste horretan bertan amaitzea espero da.
Lan horien ondoren, lurpeko deposituak geldotuko dira eta baimendutako kudeatzaile batek kenduko ditu, bigarren fasean, Repsolek oraindik zehaztu gabe duen datan, lagatzen duen emakidadunaren erantzukizuna diren lanak burutu daitezen.
Udal lursailaren eta zerbitzugunerako pabiloiaren errentamendua Pascual Goñi Guemberi esleitu zitzaion 1966an, 50 urterako. 22 urte geroago, 1988an, udalaren osoko bilkurak CAMPSAren aldeko errentamendu-eskubideen lagapena onartu zuen, emakida 2016an amaitu zen arte.
Urte horretan bertan, REPSOLekin gestioak egiten hasi zen Udala egiten, jarduera bertan behera uzteko eta ingurumenaren, hondakinen kudeaketaren eta lurzoruaren kalitatearen arloko lege-xedapenak betetzeko. Bide luze horretan esku hartu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zuzendaritzak, eta REPSOLi eskatu zion bete zitzala Lurzoruaren Legearekin, gasolindegiaren deskontaminazioarekin eta beste alderdi batzuekin zituen betebeharrak. Azkenean, hilaren 26an ekingo dio eraisteko azken faseari. Lagatzen duen emakidadunak lurzoruen amaierako esplorazio-jarduketa amaitzen duenean, bigarren fase horretan egin beharreko lanak osatuko dira.