Euskararen erabilera gizarteko esparru guztietan bultzatzeko asmoz, Santurtzik Euskararen Astearen edizio berri bat ospatuko du ostiraletik aurrera. Horrela, hilaren 11ra arte, herriak hainbat kultur eta kirol jarduera hartuko ditu, euskara udalerriko eguneroko jardueraren epizentroan jartzeko. Zentzu horretan, Santurtziko Udalaren eta herriko hainbat elkarteren ekarpenari esker, haurrentzako tailerrez, hitzaldiez, Santurtzin zeharreko bisita gidatuez, musikaz eta zinemaz gozatu ahal izango da, besteak beste. Programatutako ekimen guztiak dohainik izango dira eta publiko ororentzat bideratuta egongo dira. “Santurtzik Euskararen Astea ospatuko du hamaika jarduera publiko ororentzat eskainiz. Aste honetan hasiko da abenduan ospatzen den Euskararen Egunarekin estu lotuta dagoen ekimen hau”, adierazi zuen Karmele Tubilla, Santurtziko Udalaren Kultura zinegotziak.
Honenbestez, ostilaretik aurrera, euskara izango da nagusi Santurtzin antolatuko diren zenbait ekimenetan. Aurtengo Euskararen Astearen hasiera erritmoz beteta egongo da, ostiralean 19.30etatik aurrera Ein Go Kantan eta Dantzan taldeak eskainiko duen kontzertuari esker. Emanaldia Olatuen parkean hasiko da eta herriko zenbait tokitatik ibiliko da. Larunbatean umeak izango dira protagonista nagusiak, zeren eta 12.00etatik aurrera umeentzako tailerrak antolatuko dira Gernika parkean txikitxoen jolas dezaten ikasten duten bitartean. Era berean, kirolak ere izango du bere garrantzia larunbateko egitarauan Athletic Fundazioaren eskutik 3X3 futbol txapelketa jolastuko herriko erdigunearen oine–gunean.
Aste berriari hasiera emateko, astelehenean hitzaldi bat eskainiko da, santurtziarrek euskal onomastika hobeto ezagut dezaten. Euskararen Astea ospatzeko eratutako egitarauan, Santurtziko ezagutza garrantzi handia du eta, zentzu horretan, hilaren 9tik 11ra hiru bisita gidatu eskainiko dira. Irteera horietan Santurtziko erdigunea, Agurtza itsasontzi–museoa eta Santurtzi Itsasoa Museoa ezagutzeko aukera izango da. Bisita gidatu hauetan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea funtsezkoa izango da eta izapide hori egitea posible izango da herriko Turismo Bulegoan. Euskararen Asteari amaiera paregabea emateko, hilaren 11ean Serantes Kultur Aretoan eskainiko da Unai Ormaetxek sortutako Mundu Bat Motxilan, Alex Txikonen Menditazioak dokumentala. Honenbestez, Euskararen Asteari esker, Santurtzik euskaraz egindako zenbait ekimen kultural izango ditu ostiraletik aurrera. – Miguel A. Pardo
Laburrean
Lankidetza
Euskararen astea. Santurtziko Euskararen Astea egi bihurtzeko, lankidetza funtsezkoa izan da. Santurtziko Udalaren eta herriko zenbait elkarteren ekarpenari esker, santurtziarrek hamaika ekimenez gozatu ahal izango dute ostiraletik aurrera eta hilaren 11ra arte. Ekimen guztiak dohainik izango dira eta publiko oroterako bideratuak.