Ostiral honetan hasi du Amorebieta-Etxanok udalerritik bertatik pasatuko den Frantziako Tourrerako hirugarren etaparako atzerako kontua, ekitaldi horretarako 100 egun eskas falta direlarik. Horretarako, erloju bat kokatu dute Zelaieta Zentroan. Herritik pasatuko den hirugarren etapa hori uztailaren 3an egingo da.
Hiru etapa
Frantziako Tourraren 110. edizioa bigarren aldiz hasiko da Euskadin, 1992an Donostiatik irten ondoren. Horrela, 2023ko uztailaren 1etik 3ra, txirrindularien tropelak Euskadi zeharkatuko du 3 etapatan. Grand Départa Bilbon izango da uztailaren 1ean. Bizkaiko hiriburuak hartuko du lehen etaparen irteera eta helmuga, 185 kilometroko ibilbide zirkular zorrotza Bizkaian zehar, 3.320m baino gehiagoko desnibel metatuarekin.
Bigarren etapa Gasteiztik abiatuko da uztailaren 2an, Donostian amaituko den 210 kilometroko ibilbidea. Lehenengoa bezain zorrotza den ibilbideak Udana, Aztiria eta Alkiza gainetatik eramango du tropela, ondoren Jaizkibeli aurre egiteko. Hala, Donostiako Klasikoan egin ohi den kontrako ibilbidea egingo dute txirrindulariek. 10 km eta % 4,6ko batez besteko desnibela.
Eta, azkenik, Euskadiko hirugarren eta azken etapa Amorebieta-Etxanon hasiko da. Ibilbidearen lehen konpasak Durangaldetik egingo dira eta tropelak Trabakua, Milloi, Itziar eta Benta kotak igaroko ditu. 80km inguruko ibilbide honek itsasertza zeharkatuko du, besteak beste, Lekeitio, Ondarroa, Zarautz, Donostia, Hondarribia eta Irungo kostaldeko herri ederretatik igarota. Hirugarren etapa hau Baionan amaituko da.