Indaba lehiaketaren edizio berri bat ospatuko da Ugaon
Ugao-Miraballesek indaba lehiaketaren edizio berri bat ospatuko du, udalerriaren sorreraren 648. urteurrena ospatzeko. Ekitaldia martxoaren 4an, larunbata, egingo da, Herriaren Enparantzan. Lehiaketa goizeko 9.00ak aldera hasiko da, eta partikularrek, familiek eta koadrilek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko dute, modu hauetan:
- Martxoaren 1a baino lehen, izena emateko orria kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidaliz edo Jane Jauregira edo Gazteinfo Informazio Gunera joanez (batez ere mahaikideentzako mahaia eta aulkiak erreserbatu behar badira).
- Martxoaren 4an bertan, 9:00etatik 10:30etara plazan.
Osagaiei dagokienez, babarrun tradizionala izan beharko dute, Euskal Herriko lurralde historikoetako babarruna (babarrun tolosarra, gernikarra) erabiltzen saiatuz, eta ohiko janariak (txorizoa, odolkia, urdaia, saihets hezurra) onartuko dira, baina ez da derrigorrezkoa denak batera agertzea.
Kazolak 14:00etan entregatu beharko dira, eta lehiakideek labetxoa edo gasa, mahaiak eta beharrezko tresnak eraman beharko dituzte. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte lehiakideen eskura, baldin eta erreserba martxoaren 1a baino lehen egin bada.
Epaimahaiari dagokionez, gai honetan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta haien erabakia apelaezina izango da. Sariak produktu sortak izan go dira eta banaketa 17: 00etan hasiko da. Ondoren Printzesen bizitza sekretua izeneko ipuin kontaketaz disfrutatu ahal izango da.
Aipatu behar da, gainera, lehiaketan parte hartu nahi ez duten baina, hala ere, ekitaldian egon eta giroaz gozatu nahi duten pertsonek aulkiak erreserbatzeko eta euren janaria eramateko aukera izango dutela.