Abanto-Zierbenako Udalak 40.000 euroko aurrekontua bideratuko du udalerriko Musika Eskolari laguntzeko, joan den ekainaren 27an bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren.

“Urtez urte Musika Eskola babesten jarraitzen dugu, eta 2022an ezinbestez, azken bi urteotan pandemia, itxiera eta etenaldia direla-eta bizitako egoera zailaren ondoren. Ondoz ondoko 8 urtez inbertitu dugu gure udalerriko Musika Eskolan. Gure babesari esker, Eskolak musika-proiektuak jar ditzake abian publiko onenarentzat, hain zuzen ere, Abanto Zierbenako herritarrentzat”, azpimarratu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Ikasturte honetan 55 ikasle aritu dira musika-prestakuntzan eta 130 pertsona instrumentuen prestakuntzan. Ikasle-kopuruak pixkana gora egiten jarraitzen du; beraz, irakasleen eta zuzendaritza-taldearen lana balioztatzen eta aintzatesten ari da hainbeste urtez lan egin ondoren.

Maite Etxebarria alkatearen hitzetan, “eremu guztietan (kultura, kirola, hezkuntza…) bertako elkarteak babesteko gure dinamikari eutsi diogu. Gure lehentasunetako bat da erakundeak babestea udalerriko gizarte- eta kultura-ehuna zaintzeko, eta Musika Eskolak musika-irakaskuntza du helburu. Gure herriak musika tradizio handiz bizi du, eta administrazio honek gure nortasuna babestu eta zabal dadin zainduko du. Halaber, Musika Eskolaren balioa nabarmendu behar da udalerri osoko auzoak erabiltzen dituelako agertoki gisa musika-emanaldietan”.

Musika Eskolan bertako musika-instrumentuak jotzen irakasten dute, hala nola alboka, panderoa, txalaparta, trikitia eta txistua. Beste instrumentu-mota batzuen zaleek ere badute lekua. Piano, klarinete, biola, gitarra, perkusio, saxofoi edo tronpetako eskolak ematen dira, baita kantua ere. Instrumentuen sorta zabala irakasle espezializatuen eskutik. Irakasleek programazio malgua, atsegina eta irekia garatzen dute.

Aldi berean, musika-oinarri egokia ematen diete kontserbatorio profesionaletan ikasten jarraitu nahi duten ikasleei. Ikasitako jakintzagaien artean dago prestakuntza teorikoa (hastapenak, prestatze-mugimendua, musika-hizkuntza) eta, gainera, zenbait instrumentutako eskolak ere ematen dira, hala nola perkusioa, tronboia, tuba, tronpeta, tronpa, klarinetea, saxofoia bere modalitate desberdinetan, flauta eta oboea. Prestakuntza-jarduerari eskolako kontzertuak eta hiru hilez behin egiten diren entzunaldiak gehitu behar zaizkio. Irailean berriz irekiko da ikasle berriek izena emateko epea.