Gernika-Lumoko Tokiko Gobernuak Allende Salazar ikastetxe publikoak eta Seber ltube ikastolak partekatzen duten udaleko kirol-eremua hobetzeko planarekin jarraitzen du. Gainera, bi zentroen inguruko ekipamendua hobetzeko plana ere gauzatu dute. “Hezkuntza-gunean balio ani-tzeko frontoi estali bat eraiki ondoren, orain saskibaloiko bi kantxak estaltzea aurreikusten du Udalak, harmailak jar-tzeaz eta zoladura berritzeaz gain”.

Aurtengo Gernika-Lumoko aurrekontuan sartutako ekimena da berau, ikastetxe bietako 1.500 bat ikaslek eta gernikar orok disfrutatu ahal izango dutena. Izan rre, erabilera publikoko gunea da, nahiz eta ikastetxeetako ordutegia mantentzen den artean gaztetxoek erabiltzen dute Zeharretako kirol gunea. Jose Maria Gorroño alkateak inbertsioen kapituluan sartu zuen aurtengo aurrekontuak onartu zirenean. Bada, “Udalak lehenengo urratsak eman ditu azpiegitura berri hori ahalbidetzeko, proiektua ida-tzita, hilabeteko epean onartuko dena”. Obrak ekitaldi honetan egingo direla aurreratu dute, “417.679 euroko inbertsioarekin”.

885 metro koadro

Estaliko den Zeharreta auzuneko guneak 885 metro karratuko azalera du guztira, eta, “une honetan, ikastetxeko pilotalekuari lotuta” dagoena delarik. Harmailei dagokienez, “bost metrotik gorako kota-aldea edukiko dute eta pilotalekuko bankadatik pistetara bitarteko eremuan egongo dira kokatuta”.

Eraikiko den azpiegitura berria Allende Salazar eta Seber Altube ikastetxeetan ikasten ari diren 1.500 ikasleentzat izango da, “eta jolas-orduetan eta eskola-orduetan erabili ahal izango dute”, nabar,mendu dutenez. Horrek ez du ahalbidetuko, hala ere, ikastatxeko ordutegietatik kanpo edonork ez erabiltzea. Izan ere, “herritar guztientzat egongo da irekita, eta Kiroletako Udal Patronatuak kudeatuko du”.