Koronabirusaren pandemiak eragindako egoerari aurre egiteko ospakizunak bi urtez eten behar izan ondoren, Getxoko Udalak San Joan gaua berreskuratu egingo du aurten.

San Juan gaua dela eta, familientzako jaia berreskuratuko da ostegunean, ekainak 23, Algortako San Nikolasplazan, ALBE, Bizarra Lepoan, Egizu, Haria eten barik, Itxartu, Abian Kultur Elkarte eta San Nikolas Zabalik taldeek antolatuta, Getxoko Udalaren laguntzarekin.

18:30etik aurrera umeentzako tailer, txotxongilo eta zirku-ikuskizunaren ondoren, txokolate jana, bertsolariak eta konjurua helduko dira, umeentzako suaren inguruan 23:00ak arte.

San Juan gauaren beste ohiko ospakizun batzuk izango dira Itxas Argiarena Malakaten eta Zubilleta jaien egitarauaren barrukoa. Azken horien egitaraua ekainaren 23tik 26ra izango da.

SEGURTASUNA ETA PREBENTZIOA

Bestalde, ostegun arratsaldean eta gauean, Udaltzaingoak baimenik gabeko suteak ez egotea zelatatuko du eta suteen erretzea zainduko du, istripuak ekiditeko. Gainera, Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzarekin, prebentzio zerbitzua jarriko du abian hondartzetatik gertuen dauden tokietan, gerta daitezkeen istiluak eta herritarrentzako arazorik ekiditeko. Beste behin ere gogoratzen da egokia dela hondartzara balioko ezer edota sakelako telefonorik ez eramatea; eta eramatekotan, banakako segurtasun neurri pasiboak areagotu behar direla, eramandako gauzak uneoro kontrolpean edukitzeko.

Era berean, udaltzainek lan egingo dute adin gabeek alkohola ez edateko eta eraso sexistarik gabeko jaia gozatu ahal izateko ere.