Kooperatiben sorreran bidelagun den erakundea
Kooperatiben Mahaiak 394.000 euroko laguntzak banatu ditu azken urteotan
2003. urtean, Lea-Artibai eta Busturialdeko kooperatibek bat egitea erabaki zuten elkarlanari ekiteko asmoz. Horrela sortu zen Kooperatiben Mahaia Elkartea. Ordutik gaur eguneraino egindako lanari esker, eta erakundeak eskainitako datuen arabera, 61 kooperatiba berri sortzen lagundu du Leartibai Fundazioarekin lankidetzan. "38 kooperatibak jaso dute mahaiaren babesa, nork dagoeneko 394.500 euro banatu dituen lagun-tzetan", gaineratu dutenez.
Kooperatiben sustapena bultza-tzeko eta Lea-Artibai eskualdean eta inguru hurbilean sortzen diren kooperatiba-ereduko jarduera ekonomiko berriei laguntza ekonomikoa eskaintzeko sortu zen erakundea orain dela aspaldi. Hauek dira bere kideak: Burdinola, Kide, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate eta Laboral kutxa; eta Maier. Bere sorreraren ostean, 2008. urtean zehazki, Kooperatiben Mahaia Elkartea Leartibai Fundazioaren patronatuan sartu zen, "eta ordutik eskualdearen garapen ekonomikoaren bultzatzailea da". Begiz jota du enpresa mota hauek sortzen laguntzea eta kooperatibismoaren ezaugarriei bultzada ematea. "Laguntzeaz gain, balio kooperatiboak zabaltzen ere lan egiten du", adierazi dute.
Lea-Artibai, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenako kooperatiba sortu berriek Kooperatiben Mahaian aurkez ditzakete beraien proiektuak. Baita finatziazioa lortu, "betiere irizpide batzuk betetzen badituzte". Ekimen horretarako, gainera, eskualde bakoitzeko Garapen Agentzien laguntza eta lankidetza ere badagoela jakinarazi dute: Busturialdearen kasuan, Lanbide Ekimenak Gernika-Lumo eta Bermeoaldeko Behargintza; Durangaldearen kasuan, Durangaldeko behargintza eta Debabarrenarenean, Debegesa. Diruz lagundutako kantitateei dagozkienez, elkartearen helburu nagusia kooperatiba berriak susta-tzea izan da betidanik, eta horretarako 2.000 euro eta 30.000 euro arteko dirulaguntza eskaintzen du hasierako inbertsioetarako, mentoring eta aholkularitza barne. "Bere ibilbidea hasi zuenetik, 61 kooperatiba berri sortzen lagundu du Leartibai Fundazioarekin lankidetzan".
Hainbat sektore eta jardueratako kooperatibek jaso dute laguntza ibilbide osoan zehar. Baina joan den otsaileko datuak eskaini dituzte, non bi jardueratako kooperatiba lagunda zituzten: bata, kulturaren mundura bideratutako zerbitzuen kooperatiba. Eta bigarrena, berriz, produktu edota zerbitzu digitalak sor-tzera eta aktibo digitalari buruzko aholkularitza eta kudeaketara bideratutako kooperatiba.
Baina eskualdeei egindako ekarpena areagotzeko asmotan, 2017.an beste fase berri bati ekin zioten. Urrats berri bat emateko gogoa erakutsi zuen elkarteak. Horren harira, eta urte bat pasata, Leartibai Fundazioarekin elkarlanean Talentatu proiektua martxan jarri zuten, "eskualdean talentua sortu, mantendu eta erakartzeko asmoarekin". Gazteenen gaitasuna handitzea izan zuten helburu nagusi eta hasieratik, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hainbat ikastetxek parte hartu dute proiektuan. Ordutik gaur eguneraino "5.000 ikasle baino gehiago bildu dira antolatutako jardueretan". Izango duten hurrengo hitzordua Gernika-Lumoko Astra eraikinean izango da, non biar bertan, eta 09:00etatik 14:00ak arte Busturialdeko Zientzia eta Teknologia Astea ospatuko duten. Iragan den astean berdintsua egin zuten Lea-Artibaiko ikasleekin. Hala ere, ez da egiten duten tankera berdineko ekimen bakarra, izan ere Talentatu programak beste hainbat egitasmo biltzen ditu bere baitan. Besteak beste, enpresetara bisitak egiten dituzte, hitzaldiak eskaini, enpresetan egun bateko egonaldiak antolatu... l
Temas
Más en Bizkaia
-
Touroperadores de Bizkaia: "Que la final se juegue en Bilbao es una campaña de publicidad impagable"
-
Baserritarras con acento internacional establecen proyectos agrícolas en Uribe
-
Ocho nuevos proyectos para dar un impulso al primer sector en Bizkaia
-
“La mediación es más rápida que ir a juicio y es terapéutica”