Síguenos en redes sociales:

Kaleak berritzeko planari ekin diote

Zumatzeta, Harbiatx, Agirre Solarte eta inguruko kaleak berrurbanizatzeko planaren idazketa adjudikatu dute

Bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, Lekeitioko kaleak berriztu eta irisgarritasuna eta zerbitzuak hobetzeko proposamenaren aldeko apostua egin dute udalerrian. Momentu honetan, Basoaldeako lanak egiten ari dira eta uda ondoren Karmengo Ama, Basotxo eta Antiguako Ama eremuan egingo dira. “Horien ondoren, Lekeitioko gune handienetako baten berrurbanizazioa etorriko da, hain zuzen ere, Zumatzeta, Otxoa Urkiza, Buenaventura Zapirain, Harbiatx, Agirre Solarte, Kasimiro Etxebarria, San Inazio eta Letraukuaren zati bat hartuko dituena”.

Udalak eremu honen urbanizazioaren proiektuaren idazketa adjudikatu du. Guztira 12.800 metro karratuko ingurua hartuko du proiektu honek eta, orokorrean, bi jardueramota gauzatuko dira: lurperatutako instalazioak egokitzea eta espaloiak eta galtzadak berri-tzea. bestetik, trafikoaren noranzkoa eta aparkalekuak berrantolatuko direla aaldu dute, eta baita oinezkoentzako espaloiak hobetu. “Instalazioak egokitzeko, zaharkituta dauden edo handitu behar diren saneamendu eta hornidura-sareak berrituko dira. Kaleak zeharkatzen dituzten aireko argi, elektrizitate edo telekomunikazio-lineak kendu eta lurperatu egingo dira. Ureztatzeko hartuneen eta suteetarako ur-hartuneen antolamendua aztertuko da, horiek egokituz eta/edo horien kopurua handituz, estaldura egokia ziurtatzeko”, Lekeitioko Udaletik azaldutakoaren arabera.

Espaloiak eta galtzadak berritzea da jarduketaren zatirik ikusgarriena, eta honako jarduketa hauek hartuko ditu: Trafikoaren noranzkoa berrantolatuko da, baita espaloien zabalera handitu. Azkenik, aparkaleku-plazak berrantolatuko dira.