Síguenos en redes sociales:

Txakurren jabeekin bilduko dira Lekeition

Hitzordua jarri dute otsailaren 25erako, Azkue aretoan egingo den bileran, arratsaldeko 18:30etan

Herritar eta animalien arteko bizikidetza hobetzeko proposamenarekin, Lekeitioko udalak otsailak 25ean batuko da Kultur Etxeko Azkue aretoan txakurren jabeekin, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Lekeitio Lagunkoia egitasmoak deitu du bilera. Helburua da ematen diren gizabidearen kontrako egoerei amaiera ematea, udalerriak mantendu behar duen garbitasunari behar bezalako erantzuna emanez.

“Kalean gero eta txakur kaka gehiago agertzen dira egunero, herritarren artean elkarbizitza arazoak sortuz”, diote bilera deitu duten antolatzaileek. “Txakurra zaintzea eta txakurarren kakak batzea jabearen ardura dira eta kasu askotan zergaitik ez diren batzen jakin nahi dugu, soluzioak bilatu eta kaleak garbiago izateko asmoz”, diotenez. Bada, txakurre jabeen iritzia jaso nahi dute eta egoeraren analisia egin ostean, behar bezalako erabakiak hartu nahi dituzte. Ez da lehen aldia Udalak kanpaina berezia egiten duena, aspaldi egin izan ditu holakoak, nahiz eta txakurren kakaren auzia da Lekeitio Lagunkoiko partehar-tze prozesuan errepikatu den arazo nagusietariko bat.