Etxebarriko Udalak web atari berri bat estreinatu berri du Udalaren web orrirako. Udal webgune “eskuragarriagoa, errazagoa, intuitiboagoa” eta gailu guztietara (ordenagailuak, tabletak, mugikorrak) moldagarriagoa dela aipatu dute Udaletik. Atari honek udalaren jarduera bizia islatu nahi du, “bai administrazioaren, kudeaketaren eta herritarrei arreta ematearen alorra, izapidetze elektronikoa erraztuz, bai kultura-, kirol- eta aisialdi-eskaintza anitza, plataforma berrietatik errazago iritsiko dena”. Espero daitekeen bezala, etengabeko hobekuntza- eta eguneratze-prozesua izango da, komunikazioa errazteko helburua lortzeko.

Izan ere, Etxebarriko Udaletik “uste osoa dugu herritarrekiko komunikazioa ezinbestekoa dela. Komunikazioa Udalaren eta herritarren artean mugitzea nahi dugu. Horregatik, ez dugu zalantzarik erabiltzen ari garen kanalak egokiak diren edo hobetu daitezkeen birplanteatzeko”.

Horretarako urte berri honetan gauzatuko diren hainbat aldaketa baloratu dira. Adibidez, Hirix bezalako app batzuei euskarria emateari utziko zaio, eta beste aukera batzuk planteatzen dira, “hala nola Telegram kanal bat irekitzea, Whatsapp bidezko zabaltze-zerrendak, posta elektronikoaren zerrenda bat sortzea eta egungo sare sozialak indartzea”. Hori guztia egungo paperaren eta postontzi-banaketaren erabilera murrizteko.