Basauriko Udalak zuhaitz berriak jarriko ditu herrian zehar, Leon kalean kenduko direnen ordez. Argiteria publikoa berritzeko lanak direla eta, kale horretan hamaika zuhaitz kenduko dira, erretiratu egin behar direlako, gero argiztapen berria jartzeko lanak egin ahal izateko.

Basauriko Udalak udalerriko hainbat kaletako argiztapena berritzen jarraitzen du. Datozen egunetan, Leon kaleko argiteria publikoa berritzeko obrak egiten hasiko da espaloietako farolak jarrita, eta, "horretarako, 11 zuhaitz kendu behar dira. Ekintza hori berdegune, lorezaintza eta hiri-zuhaitzen babesari eta kudeaketari buruzko ordenantzan ezarritakoarekin lotuta dago". Ordenan- tza hori osoko bilkuran onartu da duela gutxi, eta aho batez.

Horren arabera, "udal-ikuskapenaren ondoren, zuhaitzak kentzea baloratuko da argiztapen egokia eta efizientea oztopatzen edo eragozten duten eta kanalizazioetatik distantzia nahikorik gordetzen ez badute". Kendu beharreko 11 zuhaitzetatik 2 birlandatzen saiatuko diren arren, -Lapatza ibaiaren inguruan edo Artunduagako berdegune batean-, gainerako zuhaitzen tamaina handiak birlandatzea zailtzen du.

Beraz, erretiratzen direnak ordezkatzeko, Basauriko Udalak hainbat espezietako zuhaitzak landatuko ditu honako kokapen hauetan: Valentzia kalean 2 udareondo; Leon eta Nagusia kaleen arteko jolas gunean sagarrondo bat; txakurren gunean, Bizkotxalde parkean bost arte eta Bizkotxalde parkean, bi lizar.

Horrelako kasuetan

Ordenantza berriak arautzen duen bezala, berdeguneei eta arboladiei eragiten dieten lanetan ere, urbanizazio- eta eraikuntza- proiektu guztietan saiatuko dira "ahalik eta gehien zaintzen eragindako gunean dauden arbola eta landareak".

Egin beharreko obra dela-eta arbolaren bat lekualdatu behar izanez gero, "alea birlandatuko da bere ezaugarrietarako egokiena den leku batean, eta, bere lekuan, kokapen horretarako egokiagoak diren ezaugarriak dituen beste arbola bat jarriko da". Birlanda- tzea ezinezkoa bada, hala egiaztatuta utzi beharko da proiektuaren dokumentazioan.

Gainera ordenantzak ezartzen du Basauriko zuhaitz esangura- tsuen katalogo bat egingo dela. Katalogo horretan, tamaina, adina, historia edo ezaugarri estetikoak aintzat hartuta, udalerrian bereziki babestu behar diren zuhaitzak eta zuhaixkak sartuko dira. Katalogoak kontserbazio- eta dibulgazio-xedea izango du, eta publikoa izango da.