Udalak jakinarazi duenez, Markina-Xemeinen kokatutako Iparragirrerako bideko asfaltatze-lanak gaur eta bihar izango dira, otsailaren 1ean eta 2an. Azaldu dutenez, “behetik gora egingo dira lanak, hau da, Osasun Etxetik hasi eta Iparragirreko depositoruntz”. Honek eragozpenak sortuko dituztela ere adierazi dute. Adibidez, gaurkoan ezingo da Osasun Etxe osteko aparkalekua erabili. “Auzokideentzako trafikoa Bidaurretatik egin den bide berritik bideratuko da”, zehaztu dutenare arabera.
Hala ere, bidea txukuntzeko lanak urtarrilaren erdialdean egin zituzten, urtarrilaren 18tik aurrera zehazki. Ondorioz, Markina-Xemeinen kokatutako bidea moztuta egongo zen. Bidaurretatik egin den bide berritik zuzenduko behar izan ziren auzotarrak. “Osasun Etxera, frontoira eta inguruko txaboletara joateko ez zela arazorik egon” azaldu zuten Markina-Xemeingo Udaleko arduradunek orduantxe. Azkenik, egindako lanek zer kostu izan zuten argitu zuten. “Egingo diren lan guztien aurrekontua 35.719,83 eurokoa izan da”.