Lekeitioko 17 emakumek jasan zuten indarkeria matxista iazko urtean
Osakidetzak, Ertzaintzak, Arreta Psikologikoak eta Arreta Juridikoak eman zituzten aditzera kasuak
- Indarkeria matxista, fisikoa, psikologikoa zein sexuala, egungo gizarteak bizi duen gaitz larria da. Eta “pentsatzen duguna baino hurbilago” dagoelaz ohartarazteko, Lekeitioko Udalak iazkoan izandako kasuen zenbatekoa aditzera eman zuen atzo. Datuen arabera, iaz emakumeen aurkako indarkeriaren 17 kasuren berri eman zuten Osakidetzak, Ertzaintzak, Arreta Psikologikoak eta Arreta Juridikoak.
“Horien artean gainera, adin txikiko bi neska izan ditugu. Arazoaren larritasuna agerian geratzen da kontutan hartzen baldin badugu salatzen ez diren kasuak ere badaudela”, Udalak adierazitakoaren arabea. “Indarkeria matxista ez da soilik indarkeria pairatzen duten emakume eta nesken arazo pribatua, guztion ardura da horren aurrean jarrera aktiboa izatea eta onartezinak diren jarrerak salatzea”, gaineratu dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
Cristina, trabajadora social: "Llegamos más allá que las personas con discapacidad"
-
La ‘enfermera antivacunas’ fue ‘cazada’ por sus compañeros en Kabiezes
-
Voluntarios de Galdakao optan a tres premios por su labor en Valencia
-
Nahikari, joven con discapacidad intelectual: "He conseguido sacar dos oposiciones y voy camino de la tercera"