12 zehapen-proposamen luzatu ditu Ermuko Udaltzaingoak
ERMUA. Koronabirusaren pandemia dela eta abian jarritako neurri berriek poliziak Ertzaintzak zein udalerrietako udaltzaingoek jarritako salaketen igoera ekarri du. Joan den astean, Ermuko Udaltzaingoak hamabi zehapen-proposamen luzatu behar izan zizkion Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, haiek dagozkien isunak jartzeko, Herritarren Segurtasunerako bozemaileak azaldu duen moduan.
Asteburuan zehatzeko moduko jokabiderik ez zuten antzeman, baina astelehenean, eta bereziki atzo, ezarritako arauak bete eta ordenara deitzeko lana areagotu egin zen eta isunak jarri behar izan zituen.
Hona hemen zehapen-proposamen horien xehetasunak eta horiek luzatzeko arrazoiak:
- Sei kasu, bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik.
- Lau kasu nahitaezkoa den maskara jantzita edo behar bezala ez erabiltzeagatik.
- Kasu bat establezimendu barruan musukoa jarrita ez izateagatik.
- Kasu bat gauerdian kalean izateagatik.
Proposamen horiek, kalifikazioaren edo kontsiderazioaren arabera, 120 eta 3.000 euro bitarteko zehapen edo isuna izan dezakete.
Udaltzainek, Estatuko segurtasun-kidegoak diren aldetik, jagole lana egin behar dute herritarrok arau eta dekretuetan xedatutakoa betetzen dugula, osasun eta ongizate kolektiboaren mesedetan.
Ermuan azken 14 egunetako kutsadura tasa (286,8) jaitsi eta herria kolore horiz adierazita egon arren, zuhurtziaz jokatu beharra dugu oraindik. Azaroak 21eko datuen arabera 3 kutsatu berri ditugu herrian, hortaz adi. Komunitate-transmisioa saihesteko zaintzea eta babestea guztion erantzukizuna da.
Temas
Más en Bizkaia
-
“Nuestra labor ha contribuido a posicionar a Bilbao y Bizkaia como referentes en el mapa global del diseño emergente”
-
El Museo de Bellas Artes desvela su gran hito: el nuevo Atrio Arriaga abre sus puertas en primicia
-
La comarca de Nerbioi-Ibaizabal da pasos para crear una red de refugios climáticos
-
Bilbao contará con 8,4 millones para favorecer la empleabilidad de 7.000 personas los próximos doce meses