Metro Bilbaoren geltokiak urtebetzeak zoriontzeko txartelez beteko dira.Bizkaiko Foru Aldundiaren Sute-prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamenduen Zerbitzuak 50. urteurrena eta ospatzen du, eta Metro Bilbaok 25 urteko zerbitzua betetzen du.Bizkaiko Suhiltzaileen mende-erdiaren eta Metro Bilbaoren mende-laurdenaren ospakizun bikoitza metroaren bi lineetako geltokietako publizitate-euskarrietan islatuko da.

Geltokietako publizitate-euskarri guztien erdian egongo da ikusgai urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean. Metro Bilbaok eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Sute-prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamenduen Zerbitzuak metropoliko trenaren ustiapenaren hasiera sinatu zuten lankidetza-ituna, eta egun eraban indarrean jarraitzen du.

Metro Bilbaok adierazi duenez "harreman arina dago bien artean eta, horrela suhiltzaileek ondo ezagutzen dituzte metroaren instalazioak". Ondorioz, kooordinazio handiz jardunez edozein gorabehera edo larrialdi gertatzen denean gero eta hobeto bideratzen eta erantzuten dira.