Bizkaiko Suhiltzaileek metrogeltokietan ospatuko dute 50.urteurrena
Metro Bilbaoren 42 geltokiak kartelez apainduko dira; efemeridea Bilboko metroaren 25. urteurrenarekin bat dator
Metro Bilbaoren geltokiak urtebetzeak zoriontzeko txartelez beteko dira.Bizkaiko Foru Aldundiaren Sute-prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamenduen Zerbitzuak 50. urteurrena eta ospatzen du, eta Metro Bilbaok 25 urteko zerbitzua betetzen du.Bizkaiko Suhiltzaileen mende-erdiaren eta Metro Bilbaoren mende-laurdenaren ospakizun bikoitza metroaren bi lineetako geltokietako publizitate-euskarrietan islatuko da.
Geltokietako publizitate-euskarri guztien erdian egongo da ikusgai urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean. Metro Bilbaok eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Sute-prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamenduen Zerbitzuak metropoliko trenaren ustiapenaren hasiera sinatu zuten lankidetza-ituna, eta egun eraban indarrean jarraitzen du.
Metro Bilbaok adierazi duenez "harreman arina dago bien artean eta, horrela suhiltzaileek ondo ezagutzen dituzte metroaren instalazioak". Ondorioz, kooordinazio handiz jardunez edozein gorabehera edo larrialdi gertatzen denean gero eta hobeto bideratzen eta erantzuten dira.
Temas
Más en Bizkaia
-
Gernika-Lumo fija cita mensual para renovar el DNI y el pasaporte sin desplazarse a partir de octubre
-
Abierto el plazo de inscripción para el taller de teatro en Bermeo
-
Sebastián Yatra se viste de rojiblanco y emociona al público en su visita al Bilbao Arena
-
Durangok 'GOOGAZ: Gazteria eta errealitate birtuala berdintasunaren alde' jarduera jasoko du