Bizkaiko egoitzek ez dute hildakorik erregistratu koronabirusa dela eta
BILBO. Koronabirusaren pandemiaren bigarren agerraldia hasi zenetik egin ohi duen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman ditu lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera. Azken orduetan apur bat hobetu egin da egoera, ez baita hildakorik egon.
Urriaren 24aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 58
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 12
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.987
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 82
- Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 60
Gaur egun, 6 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Aitzea-Gamiz-Fika (21), Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (18), Aspaldiko-Portugalete (14), Zorrozgoiti-Bilbao (3), Anai Cantero II-Bilbao (2) eta Anai Cantero III-Bilbao (1).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 56 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 39 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 17 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.
Azken orduetan 7 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).
Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du aste honetan Galdakaon, Galdakaoko, Arrigorriagako, Ugao-Miraballeseko eta Urduñako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 15 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko.
Foru Erakundeak astearte honetarako hitzordua eman die 374 profesionali, eta, asteazkenerako eman die Galdakaoko zentroetako egoiliarren bisitariei eta Bizkaiko beste egoitza batzuetan bisita egiten duten udalerriko pertsonei, guztira, 239 laguni. Erantzun azkarreko foru taldeak Kurtzea Pilotalekuan egongo dira, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan.
Temas
Más en Bizkaia
-
La banda Unión Musical Vizcaína, 75 años llenando Santurtzi de música y cultura
-
Más de un millar de personas disfrutan del litoral costero de Barrika en la Pirata Trail
-
El atletismo paralímpico vuelve a dar ejemplo en las pistas de Basauri
-
Lemoa mira al pasado para poner en valor la importancia e historia del tranvía de Arratia