Aldundiak martxan jarri du 3R Enpresa programa
BILBO. Bizkaiko langabeei enplegua lortzen laguntzeko xedea daukan programa berri bat abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak. 3R Enpresa izenekoa, lurraldeko enpresekin lankidetzan sortu egin du Aldundiak.
Teresa Laespadak, sail horretako diputatuak, prentsaurrekoan aurkeztu du gaur programa hori, eta, adierazi duenez, "esku hartzeko eredu azkarra" da, pertsonen birkualifikazio-beharretan eta, aldi berean, enpresek profil profesional jakin batzuek dituzten beharretan oinarritua.
Zehatzago esanda, enpresa-elkarte eta -klusterren bidez garatutako enplegu-programa da: Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa, ERAIKUNE (Eraikuntzaren Klusterra), Gaia (Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Klusterra), ACLIMA (Ingurumenaren Klusterra) eta Elikaduraren Klusterra.
"3R Enpresa programak eskulanaren eskari handiena duten sektoreetan enpresek dituzten beharrei begiratzen die. Erabilgarritasunean jarri dugu arreta, aurreikusten dituen ekintzen eraginkortasuna bilatzen duen enplegu programa batekin ", gaineratu du.
Era berean, programak "Langabeak eta enpresak programaren erdigunean jartzen dituen" esku hartze eredua duela azaldu du, industria, eraikuntza, teknologia, ingurumena eta elikadura bezalako sektore estrategikoetan arreta jarriz, osasun krisiaren ondorioz langabeziak gehien eragiten dien sektoreetako (turismoa, ostalaritza eta merkataritza) langileak birkualifikatzea ahalbidetuko duten pasabideak ezarriz.
3R Enpresa programa honek mila langaberengana iristea aurreikusten du, eta horien erdia baino gehiagok banakako ibilbideak burutuko ditu. Enpresen arloari dagokionez 500 izango dira modu batera edo bestera esku hartuko duten enpresak. Aurrekontuari dagokionez, 477.123 euroko inbertsioa du. Gainera, enpresei laguntzeko funtsezko tresna bat du, Kontrata deritzon kontrataziorako pizgarrien beste programa bat.
Temas
Más en Bizkaia
-
Más de 2.300 vizcainos se presentan a la sexta convocatoria de la Euskal Polizia en el BEC
-
Cantabria lidera las preferencias de los vizcainos para ir de turismo en el Estado
-
El calvario de un vecino de Trapagaran continúa: nuevos ataques con piedras
-
Lapurretak jaitsi eta borrokengatik atxiloketak handitu dira Durangon