Zamudioko zenbait bide eraberritu ditu Udalak
Sandoni, San Miguel, Geldo eta Santimami auzoetako errepideak konpondu ditu besteak beste
- Iraila aurrera doan einean, Bizkaiako herrietako Udalak gero eta aktibitate jarioagoa lortzen ari dira, euren biztanleriaren bizitza kalitatea areago-tzeko asmotan. Zamudioko Udalaren kasuan, Igotz López alkateak burututako udal-korporazioak zenbait eraberritze aurrera eraman ditu bertoko gune desberdinetan. Besteak beste, herrigunetik kanpo dauden auzoetan egin ditu interbentzioak; batik bat Sandoni, San Miguel, Geldo eta Santimami auzoetan. Denboraren igarotzea zela eta, eta bertoko errepideen luzaroko erabileragatik, oso kaltetuak zeuden bertoko kaltzadak. Azken asteetan Udalak egindako ekintzen ostean, auzo hauetako biztanleek asko irabazi dute euren etxeetara hurbiltzeko bideari dagokion ibilbideko erosotasunean eta, beste alde batetik, segurtasun alorrean ere asko hobetu da egoera. Gainera, Udalak herriko gune desberdinak konpontzen jarraitzearen inguruko konpromezua hartu dua eta, hala ere, covid-19 birusak eragindako izurritearen aurreko segurtasun neurriak hartzen jarraituko du; esate baterako San Miguel jaiak eta Zamudioko martxa Zikloturista bertan behera utzita.
Temas
Más en Bizkaia
-
El codiciado córner de la Plaza Moyúa de Bilbao tendrá pronto nuevo inquilino
-
Sionara, madre de tres hijos con discapacidad intelectual: "Mirar hacia atrás es algo abrumador"
-
La plaza San Fausto no estará lista para fiestas de Basauri
-
La enfermera antivacunas tuvo un expediente informativo abierto en mayo de 2021 por sus recomendaciones en temas de alimentación