Koronabirusa Bizkaian

Koronabirusak beste lau hildako utzi ditu Bizkaiko egoitzetan

16.09.2020 | 04:00

BILBO. Bi egunean behin bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman du lurraldeko adineko pertsonen egoitzen egoera. Azken orduetan, tamalez, koronabirusak lau hildako utzi ditu, denak egoiliarrak.

Irailaren 14aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 119
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 22
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.739
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 111
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 61

Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (12), Elorduy-Barrika (13), Ballesol-Bilbao (6), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (11), Albiz Santiago Llanos-Sestao (11), DomusVI Miraflores-Bilbao (18), San José Etxe Alai-Mungia (19), Marcelo Gangoiti-Muskiz (7), Misericordia-Bilbao (6), Santa María-Getxo (6) eta Zuetxe-Bakio (5).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 78 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 58 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 20 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.