Koronabirusa Bizkaian

Lau hildako Bizkaiko egoitzetan azken orduetan

07.09.2020 | 13:22

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azkenengo datuen arabera, lau pertsona hil dira Bizkaiko adinekoen egoitzetan azken orduetan, koronabirusak jota.

Irailaren 6aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 136
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 17
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.670
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 91
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 79

Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (11), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (17), Elorduy-Barrika (30), Ballesol-Bilbao (8), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE(18), Albiz Santiago Llanos-Sestao (16), DomusVI Miraflores-Bilbao (15), San José Etxe Alai-Mungia (20) eta Avellaneda-Sopuerta (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 89 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 59 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 30 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzun azkarreko taldeek egunero behaketak egiten dituzte egoitza-zentroetan kasu positiborik dagoenez egiaztatzeko, eta beste foku bat aurkitu dute. Atzoko jardunaldiaren amaierako datuei gehitu behar zaie. Foku berria Bakioko Zuetxe egoitzan aurkitu dute. Egoitza osoari baheketa egin ondoren (39 erabiltzaile eta 23 profesional), proben azken emaitzetan 9 erabiltzailek eta hiru profesionalek positibo eman dute.

Talde horiek prebentziozko behaketa egiten ari zaizkie Arratiako eta Durangaldeko zentro soziosanitarioetako profesionalei. 658 profesional daude deituak Amorebieta-Etxanoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren esku jarri duen Euba auzoko frontoian.