- Bermeoko Udalak jakitera eman duenez, azkeneko hilabeteetan nabarmen jaitsi dira jabe-tzaren kontrako delituak udalerrian. “Lapurretak oso gutxi izan dira itxiera egoerak iraun duen bitartean. Gure helburua da bide beretik jarraitzea eta hainbat ekintza eramango ditugu datozen hilabeteetan helburu hori lortzeko”, adierazi du Bermeoko Udaltzainburu Aritz Floresek. Besteak beste, covid-19aren eraginezko martxan jarritako oinezko patruilek, baserri auzoetan egindako patruilek eta trafiiko kontrolek eragin positiboa izan dute.
Jabetzaren kontrako delituek maila ahalik eta apalenean jarrai-tzeko, “herritarrengandik hurbilago egoteko eta bermeotarren segurtasuna eta osasuna berma-tzeko, hainbat ekintza prebentibo jarri ditu martxan Bermeoko Udaltzaingoak”, azaldu dutenez, Izan ere, azken asteotan Bermeoko Udaltzaingoak oinezko patruilak “areagotu” ditu herrian zehar. Bestetik, auzuneetan ere programa berezia jarri dute martxan. “Patruilak areagotzeaz gain, bidean topatzen dituzten auzotarrekin elkarrizketa laburrak izaten dituzte udaltzainek”. Hala, “baserri auzoetan asko eskertu dute gure laguntza eta presentzia. Segurtasuna ematen diegula jakinarazi digute”, aipatu du Flores udaltzainburuak.
Azkenik, trafiko kontrol prebentiboak ere ezarri dira, Ertzaintzarekin koordinatuta. “Hauetan, ibilgailuen egoera administratiboa (segurua, itv-a...) eta covid-19ak sortutako arauberriak betetzen direla kontrolatzeaz gain, herritik igaro edota herrira sartzen diren ibilgailu susmagarriak identifikatzen dira. Identifikatutako ibilgailu susmagarriei jarraipena egiten zaie”. “Hiru ekintza hauetatik jasotzen den informazio guztia Ertzaintzarekinpartekatzen dugu, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko ikerketak aurrera eramateko”.
Bukatzeko, Bermeoko udaltzainburuak zera gogorarazi du: koronabisurak sortutako arau berrien kontrola “ez da gelditu. Izan ere, pasa den astean herriko bainu-gune ezberdinetan (Aritzatxuko hondartza, Arribolas, Talape...) kontrola handitu da, herritarren segurtasuna eta osasuna berma-tzeko”.
Gaur egun. Udalak neurri bereziak jarri ditu abian, oinezko patruilak, baserri guneetako patruilak eta kontrol bereziak ezarriz. Bada, “lapurretak oso gutxi izan dira itxiera egoerak iraun duen bitartean”.
Etorkizunean. “Gure helburua da bide beretik jarraitzea eta hainbat ekintza eramango ditugu datozen hilabeteetan helburu hori lortzeko”, Aritz Flores udaltzainburuak azaldutakoaren arabera.