'Bizkaitik Mugitu' ekimena abiarazi du Foru Aldundiak
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak 'Bizkaitik Mugitu' izeneko plataforma berria abiarazi du. Horren helburua Bizkaiko edozein puntutik beste puntu batera garraio publikoan nola joan kalkulatzea da. Aplikazioa eskuragarri dago interneten, www.bizkaitikmugitu.eus webgunean.
Besteak beste Metro Bilbao, Euskotren, Bizkaibus, Renfe edo Feve operadoreek eskaintzen dituzten ibilbideei eta ordutegiei buruzko informazioa biltzean, Bizkaitik Mugituk bidaiatzeko aukera onenak eskaintzen dizkio erabiltzaileari, bai bidaia une horretan egin nahi badu, bai etorkizunerako planifikatzen ari bada. Irteerako egunaz eta orduaz gain, planifikatzailearen iragazkiek garraiobide gogokoena hautatzeko aukera ematen dute.
Bizkaitar guztien zerbitzura dagoen tresna bada ere, Bizkaitik Mugitu Bizkaia bisitatzen duen edonori zuzenduta dago, lurraldean egiten dituzten joan-etorrietan garraio publikoa erabil dezaten sustatzeko. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskuragarri, atari horrek www.visitbiscay.eus turismo-webgunerako estekak eskaintzen ditu, eta geolokalizazioaren bidez, hurbileko turismo-intereseko lekuei buruzko informazioa ematen dio erabiltzaileari. Era berean, Bizkaiko turismo-atariak Bizkaitik Mugituren barruko tresnak erabiltzera eta garraio publikoan mugitzera gonbidatzen ditu Bizkaira bidaiatzea planifikatzen duten pertsonak.
Bizkaitik Mugituren informazio erabilgarria hainbat tresna eta osagarrirekin osatzen da, hala nola hurbileko geralekuen edo geltokien kokapena, garraio publikoko operadore guztien webguneekiko lotura eta ordainketa-metodoei buruzko informazioa, Barik txartelaren eta Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoaren erabilera nabarmenduz, 24, 48 edo 72 orduko bidaia mugagabeak eskaintzen baititu, beste abantaila batzuez gain.
Temas
Más en Bizkaia
-
Rock y pop electrónico en la despedida de los conciertos Bereziak
-
Mañu se prepara para celebrar las Fiestas del Carmen del 16 al 19 de julio
-
La historia, la costa y la cultura se dan cita este mes de julio en Lekeitio con actividades para todos
-
Las cinco notas de corte más altas de la EHU están en Bizkaia