Udalerriko auzoetan topaketa eta partaidetza-guneak sortzea helburu duen 'Bertokoak Berton' ekimenak harrera bikaina izan du. Amorebieta-Etxanoko Udalak jarduera kultural, kirol eta hezitzaileak herritarrengana hurbiltzen dituen proiektu honen balorazio pasitiboa jaso du bizilagunen aldetik. Gainera, parte-hartzea igo da aurreko edizioekin alderatuta.

Urria eta ekaina artean 49 jarduera antolatu dira Euba, San Miguel, Boroa eta Etxano auzoetan eta guztira 501 parte-hartzaile izan ditu. Parte-hartzea auzoen arabera banandu da: Euban 180, San Miguelen 105, Boroan 104 eta Etxanon 112. Nagusitasuna emakumeena izan da (%90), eta gehienak 60 urtetik gorakoak.Jarduerak oso anitzak izan dira: txokolate, xaboia eta pomada tailerrak, decoupagea, inprobisazioa, ferementatuekin eta barazkiekin egindako pateak, bingoa, hazi-poltsa, pasta ekologikoa, mugikorrarekin argazkilaritza, gyozak, monologoak, antzerkia, kontzertuak eta burua aktibatzeko tailerrak. Denak arrakastaz burutu dira, parte-hartzaileen segurtasuna eta erosotasuna bermatuz.

Parte-hartzea

Parte-hartzaileen asebetetzea neurtzeko, 359 pertsonek balorazio fitxa bete dute, bost alderdi kontuan hartuta: jardueraren iraupena, edukia, espazioa, eguna eta ordutegia, eta arduradunaren prestaketa. Irizpide guztiek 4,9ko batez besteko nota lortu dute 5eko eskalan, eta emaitzek erakusten dute proiektuak herritarren itxaropenak betetzen dituela. 

Hurrengo edizioetarako, 60 urtetik gorakoen asebetetzea mantendu nahi du, eta aldi berean gazteagoak ere erakartzea du helburu, programako ekintzak parte-hartzaile guztientzat antolatuz.Gainera, ekimenak gizarte kohesioan eta komunitatearen sorkuntzan duen eragina zehaztasun handiagoz neurtzeko tresnak hobetzea planteatzen da.