larrabetzu - Larrabetzuko biztanleriak oso berri ona jaso zuen aurtengo ekainaren 7an, izan ere, herriko plazan espazio estali bat eraikitzeko lanak hasi ziren egun honetan, bertoko biztanleriak egun euritsuetan ere kalean gozatzeko aukera izan ahal izateko. Baina larrabetzutarrentzako zoritxarrez, kontuaren eboluzioa ez da esperotakoa izan. Aterpearen eraikuntzaren esleipena jaso zuen enpresak ekainetik aurrerako hiru hilabeteren epea aurkeztu zuen. Denbora igaro hala, Udalak hainbat irregulartasun antzeman zituen azken hilabeteetan eta, horrenbestez bi bilera antolatu ziren eraikuntzako alde guztiak elkartuta enpresari bere aktibitate eta planifikazio falta adierazteko.
Orduan, hau da, abuztuan, entitateak beste hiru hilabeteko epea eman duzuen eta, ondoren, lanak aurrera eiten ez zuela ikustean, Udalak erantzunik jaso gabeko bi dei egin zituen. Enpresarekin komunikatzeko ezintasunaren aurrean, Larrabetzuko gobernuak eraikuntza kontratua deuseztatzeko espedientea zabaltzea erabaki du eta, momentu honetan lanen egoera aztertzen ari da. Iñigo Gazteluren, Larrabetzuko alkatearen, arabera, eraikuntza enpresaren esleipen berria dirudi dela konponbide bakarra: “Une honetan, departamentu tekniko eta juridikoak lanean ari dira arazoa ahalik eta arinen konpondu ahal izateko. Badirudi, aukera bakarra bra berriro esleitzea izan daiteke”. Bestalde, Udalak ez du enpresaren aurkako neurriak hartzea eragindako arazoak direla eta. - O. Pérez