bilbo - Lufthansak 559 euro itzuli dizkio behar baino bi hegazkin-txartel gehiago eskatu zituen Bilboko bikote bati. Hasiera batean, akatsa zela eta 84 euro jaso zituen soilik bikoteak bueltan, konpainiak bere webgunean baliogabetzekotan, erositako biletearen prezioa osotasunean itzultzen dela informatzen badu ere. Egoera ikusita, bikoteak kontsumitzaileen zerbitzura diharduen Facua Euskadi (KOntsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea Akzioan) erakundearengana jo zuen. “Bikoteak 2018ko urrian erosi zituen Kairorako joaneko eta itzulerako billeteak, baina koordinazio akats baten ondorioz, bakoitzak bere aldetik erosi zituen pasarteak, eta bi hegaldi txartel berdinekin amaitu zuen bakoitzak”, argitu du erakundeak ohar baten bidez.

Horren harira, itzulerarako eskubide hori bermatzen duen Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legearen 95. Artikulua betetzea exijitu zion Facua Euskadik Lufthansari. Artikulu horretan, hurrengoa agertzen da: “Bidaiariak uko egin diezaioke bidaia egiteko eskubideari, determinatzen den prezuiaren zatia bueltan jasoz, beti ere, ukatzea erregelemenduan ezarritako epean egiten bada”. Azkenean, jarritako erreklamazioa onartzea besterik ez zitzaion geratu Lufthansari eta itzultzeke zeuden 475 euroak jaso ditu bikoteak bederatzi hilabete beranduago. - Unai González