Gernika-Lumo - Deitura berezia duten produktuak dira. Gernika abizena dute erantsita, nongoak diren eta nondik datorren argi geratzeko. Indabak eta piper berdeak dira, eta azken urteotan ekoizleek esfortzu berezia egin dute. Lehenik eta behin, eta indaben kasuan, elkarteak sortzeko eta uztak hobetzeko. Bigarrenean, zigilu bereziaz ekoizkinak hobeto babesteko.
Indabaren kasuan, zortzi ekoizlek bat eginda egiten dute lan, 1995an sortu zen Gernikako Indabaren Elkartearen parte izanik. Nahiz eta egoera larriak pairatu, desagertze ko arriskuak kinka larrian jarrita, urte honetako uzta “ona” izango dela espero dute. Ez akaso kantitatean, beti mugitzen baitira antzerako zifretan, baina kalitatean bai. Lau hektarea ingurutan landatuta, “uztak kalitate ona” izango duela diote elkarteko arduradunek. Hala er, bi dira ekoizle nagusiak -Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatuak-, eta beste seiek landaketa gune txikiak dituzte. Horrek zaildu egiten du kantitate handietan aritzea. Baina “gorabeherak gorabehera”, lanean dihardute “uztak hobetzeko eta Gernikako indabaren izena hedatzeko”.
Euskal Herriko piper berderik ezagunenek era Gernika abizena daramate. Eta kalitate-izendapen bereziarekin gainera, izan ere Euskpo Jaurlaritzak 2012an argitaratu zuen Adierazpen Geografiko Babestuaren (AGB) baldintza-agiria. Hazi Fundazioak ziurtatuta, produktuaren ezaugarriak zehaztu zituzten eta baita produkzioaren kokapena. Urdaibaiko landaguneaz aparte, Gernikako piperra Euskal Autonomi Erkidegoko beste lurraldeetan landatu daiteke.
Kontrolez gain, zigilua izateak kalitatea behar bezalako izatea bermatzen du, baita ekoizten diren baldintzak betetzen direla. “Gernikako Piperrak ezaugarri berezi ak ditu, produktuaren deskribapenean jasotzen direnak, eta haren ingurune naturalarekin eta laborantza-baldintzekin lotzen dute piperra ezaugarri horiek”, adierazpenak zehazten zuenez. Beraz, prozesu osoa kontrolpean dela bermatzen da. - I. F.