Miribillako Herritarren Segurtasunerako eraikina klimatizatzeko obrak amaitu ditu Bilboko Udalak
Proiektua azken zazpi hilabeteetan gauzatu da, eta guztira 722.132 euroko inbertsioa izan du
Bilboko Udalak 722.132 euroko aurrekontua bideratu du Miribillako Herritarren Segurtasunerako eraikina klimatizatzeko, truke geotermikoko sistemaren instalazioa eginez. Diru horretatik, 255.855,60 euro Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planakeman ditu.
Jarduketa horrek udal-ekipamenduaren energia-efizientzia nabarmen hobetzea ahalbidetuko du, lurpeko energia berriztagarria aprobetxatuz.
Azpiegitura berri horri esker –azken zazpi hilabeteetan gauzatua–, eraikinak klimatizazio-sistemetarako eta ur bero sanitarioa ekoizteko behar den energia termikoa lortu ahal izango du, modu efizienteagoan eta jasangarriagoan.
Geotermia energia-iturri garbi eta berriztagarria da, eta lurraren tenperatura konstantea aprobetxatzen du giroa berotu eta hozteko eta ura berotzeko, energia-kontsumo txikiagoarekin eta CO2 emisioak nabarmen murriztuta.
Jarduketa hau eraikin eta instalazio publikoetan jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa bultzatzeko udal-estrategiaren barruan sartzen da, estrategia horrek energia-efizientzia hobetzen eta udal-zerbitzuen ingurumen-inpaktua murrizten laguntzen duten soluzio berritzaileak sustatzen baititu.
Europaren finantzaketa
Proiektua ekonomiaren hainbat sektoretan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarrien programari atxiki zaio, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren testuinguruan.
Esan bezala, guztira 722.132 euroko inbertsioa egin da, eta diru horretatik 255.855,60 euro Europako laguntza-programa honen bidez eman dira dirulaguntza gisa.
Temas
Más en Bilbao
-
Más de 620 personas recurren a Cáritas Bizkaia para regularizar su situación administrativa
-
El PP cuestiona si las instituciones vascas quieren “jugar en Regional”
-
Así se hacen los “grafitis de agua” que anuncian las finales de rugby en Bilbao
-
El obligado cambio de planes de Bilboats en plena temporada turística en Bilbao