Bigarren urtez jarraian, Surne Bilbao taldeak FIBA Europe Cup txapelketa irabazi du, eta Bilboko Udalak merezi dituen ospakizunak prestatu ditu. Hala, ostegun honetan arratsaldean, apirilaren 30ean, harrera egingo zaie udaletxean. Horretarako, Udalak operatibo zabala prestatu du.

Zehazki, 14:00etatik aurrera – jende-kopuruaren arabera –, Ernesto Erkoreka plazako biribilgunea eta Udaletxeko zubia itxita geratuko dira, baita Zingira eta Epaltzaren Alargunaren kaleak ere. Denbora-tarte horretan, kale horietako garajeak eta aparkalekuak sarbiderik eta irteerarik gabe geratuko dira hesia kendu arte, 21:00ak aldera arte.

Era berean, Erribera kalea itxita egongo da Mesedeetako zubitik Areatzeraino, Askao eta Prim kaleetara eta inguruko garajeetara sartzeko izan ezik. Sarbide hori autobusa igarotzen den unean - aurreikusita dago 19:00ak aldera igaroko dela hortik- soilik etengo da.

Oinezkoen joan-etorriak errazteko ordezko bideak ere egokituko dira.

Segurtasun-arrazoiengatik, baliteke murrizketak aurreikusitakoa baino lehenago edo geroago egitea, jende-kopuruaren eta jende-pilaketaren arabera, betiere Udaltzaingoak erabakita.

Garbiketa Zerbitzua (giza baliabideak eta baliabide teknikoak) arduratuko da jende gehien espero den lekuak garbiketaz.

Aldaketak garraio publikoan

Garraio publikoari dagokionez, Ernesto Erkoreka plazako geralekua (Udaletxea) baliogabetuko egingo da 10:00etatik aurrera, Bilbobusen 11, 22, 28, 71 eta 72 lineetarako. Gainera, Bilbobusek ingurune horretako ohiko ibilbideak aldatuko ditu.

Zer desbideratze izango diren eta zer geltoki aldatu eta ezabatuko diren behar bezala jakinaraziko da, ohiko bideetatik (sare sozialak, informazio-panelak, markesinak...). 

60

Surne Bilbao taldearen ospakizunaren irudi guztiak Markel Fernández | Miguel Acera

Herritarrentzako informazioa

Era berean, Udalak garraio publikoa erabiltzeko, ahal dela, trena edo metroa, gomendatzen die arratsaldean Bilbora etortzekoak diren pertsonei, eragozpenak egongo baitira ibilgailuen joan-etorrietan, batez ere zirkulazio- murrizketek irauten duten bitartean.

Operatibo honen helburua da Bilbao Basketi egiten zaion harrera instituzionalaren garapen egokia bermatzea eta herritarrek kirol-arrakasta hori giro seguru eta ordenatuan partekatzeko aukera izatea.

Eraginik handieneko inguruetako herritarrek Infobilbaoren abisuen bidez ere jasoko dute informazioa beren atarietan.