Apirilaren 20tik 24ra bitartean ospatuko da Bilbon Silver Film Festival (S/FF) zinema eta pentsamendu jaialdiaren laugarren edizioa. Aurtengo gai nagusia adinik gabeko maitasuna eta sexua izango da.
“Maitasuna & Sexua (adinik gabe)” lelopean, jaialdiak hausnarketa zinematografiko eta soziala proposatzen du, gaur egun adineko pertsonen desira, afektua, harremanak, hausturak, maitemina eta sexualitatea nola bizi dituzten azaltzeko. Aurtengo edizioa ideia argi batetik abiatzen da: ez maitasunak ez sexuak ez dute iraungitze datarik, nahiz eta komunikabideek, publizitateak eta zinemak berak errealitate bat erakusten jarraitzen duten, bizitza errealean gertatzen denaren oso atzetik.
Inaugurazio ekitaldia apirilaren 20an izango da, Arriaga Antzokian, eta Angel Mirouk eta Pako Revueltasek horretarako apropos sortutako proposamen eszeniko batek irekiko du jaialdia. Horrez gain, 2026ko Silver Saria emango diote Elena Iruretari, eta 'Dorados 50' Victor Cruzek eta Alejandro Vagnenkosek zuzendutako filmaren estatu mailako estreinaldia egingo dute.
S/FF jaialdiaren laugarren edizioaren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Arriaga Antzokian. Bertan izan dira Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua; Juan Ibarretxe, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia; Ana López, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Marian Gerrikabeitia, Zinemaldiko zuzendaria.
Marian Gerrikabeitia jaialdiko zuzendariak azaldu duenez: "Sexuak ez du iraungitze-datarik. Ezta Maitasunak ere. Gero eta jende gehiagok jarraitzen du bere logeletan elkar maitatzen edo bikotez aldatzen edo maitasuna aurkitzen bizitzako bigarren etapan. Baina komunikabideak, publizitatea, baita zinema ere, benetan gertatzen ari denaren atzetik doaz. Horregatik erabaki dugu Silver Film Festival 2026 giza intimitatearen bi dimentsio banaezin horiek esploratzera bideratzea”.
Tú & Yo Producciones, EDE Fundazioa eta Silver Revolution Elkarte Kulturalak antolatzen dute lehiaketa, eta Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, BBK Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zineuskadiren babesa du.
Proiekzioak solasaldiarekin
Aurtengo aukeraketak 7 film luze eta 9 film labur biltzen ditu, testuinguru eta sentsibilitate desberdinetatik datozen fikziozko tituluekin eta dokumentalekin, guztiak galdera berak zeharkatuta: nola bizi den maitasuna eta sexualitatea adinak zinemaren ohiko estereotipoei erantzuteari uzten dionean.
Programatutako film luzeen artean, 'Mi amiga Eva' (Cesc Gay), '80 Egunean' (Jon Garañoy eta Jose Mari Goenaga), “Maspalomas'(Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga), 'Elsa & Fred' (Marcos Carnevale), 'En el séptimo cielo' (Andreas Dresio) eta 'El placer es mio' (Reem Kherici) daude. Horiez gain, aipatu dugun 'Dorados 50' filmak inauguratuko du lehiaketa.
Programak espazio bat erreserbatzen du euskarazko zinemarako, '80 egunean' filma proiektatuz eta Jon Garañorekin solasaldia bat izango da, hala nola, gaien intimitasunaren ikuspegiak audiobisual garaikidean aztertzeko.
Saio bereziak
Pentsamendu eta zinema jaialdi gisa duen bokazioari leial, S/FF26 jaialdiak hainbat proiekzio lagunduko ditu hitzaldiekin, solasaldiekin eta jendearentzako elkarrizketa irekiekin
Apirilak 21, 'Mi amiga eva' filma proiektatu ostean, programazioak “Maitasun romantikoaren tranpak” solasaldia barne hartuko du, non psikoterapeuta Luis Muiñok, Marian Gerrikabeitiarekin maitasun mitoez, zinemak gure sentimendu-itxaropenetan duen eraginaz eta loturak kontzienteago eta libreagoak eraikitzeko beharraz arituko den. Saioa NIC- Nagusi intelligence centerrekin elkarlanean burutuko da.
Apirilak 22, Sala BBK “Filmar el deseo: la coordinación de la intimidad” hitzaldia hartuko du, Maitane San Nikolas, Tábata Cerezo eta Lucía Delgado-ren parte hartzearekin, non intimitatearen koordinazioak zinema munduan duen paperari, grabazioetan errespetu protokoloei eta halako eszenek aktoreengan eta aktoreengan duten eragin emozional eta profesionalari buruzko eztabaida izango den.
Apirilak 23, Bilboko Guggenheim Museoan 'El placer es mío' filma proiektatu ostean, “Bizitzaren eta zinemaren arteko distantzia” solasaldia izango da; solasaldi honetan adineko pertsonen bizitza intimo eta afektiboan gertatzen ari diren aldaketen eta zineman duten presentzia urriaren arteko arrakalaz hausnartuko da. Bertan parte hartuko dute Lorena Berdún, psikologoa eta sexologoa; Jose Mari Goenaga; eta José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria.
Apirilak 24, Ensanche eraikinean “Nola kudeatu banaketa bat” solasaldia hartuko du, Javier Santoro, soziologoa eta sexologoa, emanik, baita NIC - Nagusi Intelligence Centerrekin elkarlanean ere, non maitasun-galera, autoestimua, bikote-sortzeari dagozkion presio sozialak eta zinemak gure maitasun-ideia nola desitxuratu duen eztabaidatuko den.
Premio / Saria 2026
Bere laugarren edizioan, Silver Film Festival-ek Silver Saria 2026 emango dio Elena Irureta aktoreari saripen hau apirilak 20an, Arriaga Antzokian egingo den inaugurazio galan emango baita.
Arte bideoa espazio publikoan
Edizio honetako berrikuntzetako bat gisa, Silver Film Jaialdiak lehen aldiz arte audiobisuala eramaniko du Bilboko kaleetara, Marilyn Minter artistearen bi obren erakusketarekin: Smash eta Green Pink Caviar.
Lanak 2026ko apirilak 13tik 24ra ikusgai egongo dira Sala BBK-ko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiaren pantailetan, horrela jaialdiaren esperientzia erakusketa gelaz harago zabaltzen eta zinemaren, arte garaikidearen eta hiri espazioaren arteko elkarrizketa lerro berri bat irekitzen
Sarrerak 3 eurotan egongo dira salgai Arriaga Antzokian, Sala BBK eta Museo Guggenheim Bilboko saioetarako. Edificio Ensanchen programatutako jarduerak doakoak izango dira, edukiera bete arte.