Bilboko Udalak 'Mindfulnessa eta ongizate emozionala' programa jarriko du martxan, asteroko zenbait tailer praktiko eskainiko dituenak. Osasun eta Kontsumo sailaren bidez abiaraziko du, arreta osoaren bidez osasun emozionala zaintzean oinarritutako ekimen komunitarioa mantenduz.
Helburua da tresna erraz eta eraginkorrak eskaintzea ongizate emozionala hobetzeko, estresa murrizteko eta eguneroko bizitzan autozaintza sustatzeko.
Programazioa
Programa barruan, asteko tailerrak egingo dira hiriko hainbat barrutitan; talde bakoitzak sei saio egingo ditu. Jarduerak udaltegi hauetan egingo dira:
- Zurbaranbarri: apirilaren 20tik maiatzaren 25era (astelehena, 17:30-19:00)
- Begoña: apirilaren 21etik maiatzaren 26ra (asteartea, 11:30-13:00)
- San Frantzisko: apirilaren 22tik maiatzaren 27ra (asteazkena, 17:30-19:00)
- San Ignazio: apirilaren 23tik maiatzaren 28ra (osteguna, 17:30-19:00)
Gainerako barrutiek uda ostean hartuko dute ekimen hori, osasuna sustatzeko tresna hori herritar guztiengana hurbiltzeko.
Álvaro Pérez Alonso zinegotziak esan duenez, "ongizate emozionala osasunaren funtsezko zutabe bat da. Programa honen bidez, baliabide eskuragarri eta praktikoak eskaini gura dizkiogu jendeari, egunerokoan nork bere burua hobeto zaintzeko, batez ere estresa eta gainkarga areagotzen ari diren testuinguru batean".
Doako tailerrak
Tailerrak doakoak dira, aurrez izena emanda, eta Bilbon erroldatutako pertsonentzat dira soilik.
Informazio gehiago edo izena eman nahi izanez gero, interesdunek Osasun eta Kontsumo Sailera jo dezakete, 944 204 453 telefonora deituta (9:00etatik 13:30era) edo promosalud@bilbao.eus helbide elektronikora idatzita.